Azpeitiko Ikastola-Karmelo Etxegaraik aurrematrikulaziorako ateak zabalik ditu

Uztarria 2004ko ots. 19a, 19:02
  • Bat eta hiru urte bitarteko aurrentzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hasi behar dutenentzako da deia
  • Izen ematea Perdilegi kaleko Urola Ikastolan izango da

Azpeitiko Ikastola-Karmelo Etxegaraik aurten bat, bi edo hiru urte betetzen dituzten haurrentzat, 2004-2005 ikasturteko aurrematrikulaketa epea irekita du. Izen emateko epea otsailaren 16tik 27ra bitartean egongo da zabalik.

Bestalde, baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hasi behar dutenentzat ere Perdilegi kaleko Urola Ikastolan eman ahalko dute izena.

Bulego orduak: Euskal Herria kaleko Ikastolan, goizez bederatzietatik ordubatera eta arratsaldez ordubietatik sei eta erdietara. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 81 26 97 telefonora dei daiteke.