Istripua izan da goizean Urrestilla bidean

Uztarria 2004ko ots. 16a, 16:02
  • Auto bat irauli da 7:55ean inolako ondoriorik gabe
  • Autoen zirkulazioan ez du eraginik izan

Goizean istripua izan da, 26-35 Gipuzkoako errepidean, Azpeitia eta Urrestilla bitartean. Istripua 7:55ean gertatu da Citroen Xara bat irauli denean. Gertakariak ez du inolako ondorio txarrik izan, ez da zauriturik egon eta soilik autoak txapa kolpe bat izan du. Autoa 8:45ean eraman dute, garabia iritsi denean.

Errepidea zabalik

Istripuak ez du inolako eraginik izan autoen zirkulazioan eta errepidea zabalik egon da goiz osoan.