Maider Egigurenen familiakoek istripua izan zuten Alcalatik bueltan

Uztarria.com 2004ko ots. 9a, 21:02
  • Igandean izan zuten ezbeharra, biribilgune batera sartzean
  • Azpeitiar presoaren senideek ez zuten zauri larririk izan

Maider Egiguren azpeitiar presoaren familiakoek istripua izan zuten igandean Alcalatik bueltan zetoztela. Egiguren hango kartzelan bisitatu ostean, Azpeitirako bidean, autoaren gidaria biribilgune batera sartzean despistatu egin zen eta bertan zihoan auto bat jo zuten. Autoan hiru senide zihoazen eta ez zuten zauri larririk izan. Dena dela, atzean zegoen bidaiariari hiru egunetan lepokoa ibiltzeko agindu dio sendagileak. Autoko bidaiarien artean haurdun bat zihoan, eta hasieran bere egoeragatik kezkatu baziren ere, ez zen zauritu.

Atzo, otsailak 9, batzarra egin zen plazan istripuaren berri emateko. Bukatu ostean elkarretaratzea egin zen euskal presoen sakabanaketa salatzeko eta horrek sortzen dituen istripuak gaitzesteko. Bertan 60 bat lagun bildu ziren.

Egiguren Alcala-Mecoko espetxean dago atxilotuta joan den azaroaren 24tik