Lapatx zabortegian egiten ari diren egokitzapen lanetako laugarren atala Altuna y Uria enpresak egingo du

  • Laugarren fasea 300.358 euro kostatuko da
  • Hondakinak edukitzeko tokiaren egokitzapena amaituko dute eta zaborrak edukitzeko toki hori iragazkaiztuko dute

Lapatx zabortegian egiten ari diren egokitzapen lanetako laugarren atala Altuna y Uria enpresak egingo du; lehiaketa publikoan irabazi du obra. Lan hauek amaitzen direnean 1999an zaborren inguruan Europako Batasunak ateratako legedia beteko du zabortegiak.

Zabortegian egin diren lan guztiak 2.462.201 euro kostatu dira. Aurrekontu hori lau zatitan banatu zen, lanak lau zatitan egiteko. Orain egitera doazena azkeneko atala da. Laugarren atal honetan egingo diren lanak honakoak dira:

  • Hondakinak edukitzeko tokiaren egokitzapena eta iragazkaizpena.
  • Argi sistema berria, zabortegia argiztatzeko.
  • Bideo-zaintza.
  • Zabortegi barruko bideen zolaketa.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide