Euskal Telebista eta Azpeitiko danborrada

Amnistiaren Aldeko Azpeitiko Taldea 2004ko urt. 18a, 16:01
  • ETBk errepresaliatuen gaia ez duela ondo tratatzen kritikatu du Amnistiaren Aldeko Taldeak
  • Danborradako hainbat taldek eta lagunek elkartasuna adierazten dutela azpimarratu du

Sansebastianak gainean ditugu, eta aurten ere beste hainbat talderen artean aterako da Amnistiaren Aldeko Taldea Azpeitiko danborradan. Amnistiaren aldarria danborradara eraman da hainbat urtetan, herritar ugarik hartu baitu parte errepresaliatuen egoera larriarekin bat eginez.

Hala ere, zorionez, euskal preso politikoekiko elkartasunak, amnistiaren aldeko taldetik haratago, danborrada guztira zabaldu ditu besoak. Eta egun Azpeitiko danborjoleek euskal preso politikoen egoera larria salatzen dutela esan dezakegu. Eta adibideak ugariak dira:

  • Hainbat elkartek beren taldearen banderan Euskal presoak euskal herrira leloa ipintzen dute.
  • Herriko plazan danborjole batek idatzi bat irakurtzen du errepresaliatuak gogoratuz.
  • Danborjole ugarik euskal presoen pegatinak eramaten dituzte.
  • Zuriz jantzirik agertzen diren presoekiko elkartasun kideek ekimen ikusgarria egin dute azken urteetan kiosko gainera igota.

...Dena den, bada azaldutako errealitate hori ikusi eta onartu nahi ez duenik. Edo ikusi eta ezkutatu nahi duenik. Horrela ulertzen dugu EITBk urtero Azpeitiko danborradan agertzen duen jarrera. Eginahalak eta bi egiten dituzte errepresaliatu euskaldunek duten egoera larria eta haien eskubideen alde eginiko ekimenak ezkutatzeko. Aurten ere berdintsu egingo dutelakoan gaude. Edo aterako ote dute telebistan amnistiaren aldeko taldea? Edo idatzia ira-kurriko duen danborjolea? Edo...?

Amaitzeko, besarkadarik beroena euskal preso eta iheslari politikoei. Eta batez ere, herriko jaietan eta danborradan faltako zaizkigun azpeitiar errepresaliatuei.