Zaharretako tabernan amonak ezin bazkaldu

Joxe Miguel Muguruza Imaz 2003ko abe. 26a, 18:12
  • Herritar bat kexu agertu da Aitonena I-en bere amari (87 urte) Santo Tomasetan eman zioten tratuagatik
  • "Libre zegoen mahaian jarri zen, bazkaltzeko asmoz, baina esan zioten ez ziotela emango"

Kaixo denoi.

Uztarriara idatzi dudan iritzi honekin kexa agertu nahi dut Santo Tomasetan Zaharretakoan (Aitonena I-en) gure amarekin egin zutenagatik, ez ziotelako bazkaltzen eman eta etxera bidali zutelako.

Eguerdiko ordu biak inguru ziren, eta gure ama hori Zaharretakora joan zen. Inazia Imaz Iraola izena du, 87 urte ditu, bakarrik bizi da, eta herriko jai egun hartan etxean ezer prestatzen ez hastearren, hara joan zen zerbait bazkaltzera; kazuela txikiren bat jatea zen haren asmoa. Libre zegoen mahai batean jarri zen, alabak lagunduta. Neu hantxe tokatu nintzen. Eta orduan gertatu zen ezustekoa: Zaharretako tabernariak esan zion ez ziotela bazkaltzen emango, nahi bazuen hantxe egoteko, baina ez ziotela ezer aterako.

Gure amak erantzun zion libre zegoela mahaia, zerbait jan nahi zuela, eta, gainera, 87 urte izanik, ez al zuen Zaharretako tabernariak hori kontuan hartu behar. Tabernakoak berriz ere esan zion ez ziotela jaten emango. Nonbait, geroago jende askori ziren bazkaltzen ematekoak, Santo Tomasak zirelako eta barru giroa ere egiten zuelako, baina mahai hura libre zegoen eta gure amak hantxe egin nahi zuen bazkari legea.

Baina ezin izan zuen bete bere asmo xumea: jende artean, festa giroan, kazuela txiki bat jatea. Jaiki, Zaharretatik irten eta han joan zen etxera, euri artean. Penaz. Eta haserre. Nolabait esatearren, Zaharretatik bidali egin zuten 87 urteko amona.

Horixe esan nahi nuen, eta Uztarriara jo dut kasua publiko egitera. Oraindik oso haserre eta penatuta gaudelako gertaera horrekin.

Eskerrik asko,

Joxe Miguel Muguruza Imaz