Azpeitiko Argazki Elkarteak Santo Tomasetako argazki lehiaketako oinarriak aurkeztu ditu

Uztarria.eus 2003ko abe. 17a, 13:12
  • Lehikaeta Argizaiola lehiaketarako baliagarria da
  • Epaimahaiak aukeratutako argazki onenekik erakusketa egingo da Antxiea Etxean, otsailaren 9tik 27ra bitartean

Santo Tomas egunean egingo den Argazki rallyko oinarriak aurkeztu ditu Azpeitiko Argazki elkarteak. Lehikatea hori, Argizaiola lehikaterako puntuagarria izango da. Hona hemen argazki rallyko oinarriak:

  • Edozein argazkizalek har dezake parte, gaztetxoak barne.
  • Gaiak: 2003ko Abenduaren 21an, Azpeitian ospatuko den Santo Tomas eguneko Santo Tomas feria eta jaiari buruzko hiru gai libre.
  • Modalitateak:
    • Gaztetxoak koloretan, hiru argazki
    • Nagusiek, zuri-beltzean eta koloretan, hiru argazki.
  • Neurriak:
    • Gaztetxoek neurri estandarrean (10x15 edo 13x18) aurkeztuko dituzte.
    • Nagusiak: 40 x 50 kartulinean aurkeztuko da lan bakoitza. Argazki paperaren eta irudiaren neurria gutxienez 18x24. Margoturiko argazkiak kolore bezala onartuko dira.
  • Argazkiaren atzean, gaia, titulua, izen-abizen, helbidea, telefonoa eta "gaztetxoa" kasuko, jarriko dira.
  • Lanak Azpeitiko Argazki Elkartera bidaliko dira, Julian Elorza Hiribidea, 4. 20730- AZPEITIA.
  • Lanak entregatzeko epea 2.004ko urtarrilaren 22an.
  • Sari banaketa: Otsailaren 9an, Antxieta Etxean arratsaldeko 19:00etan.
  • Erakusketa: Epaimahaiak aukeratutako argazki onenekin, Antxieta Etxean erakusketa zabalduko da otsailaren 9etik 27ra bitartean.
  • Sariak
    • Nagusietan:
  1. Saria: Garaikurra,eta Argizaiola txapelketarako gonbidapena.
  2. Saria: Garaikurra,eta Argizaiola txapelketarako gonbidapena.
  3. Saria: Garaikurra,eta Argizaiola txapelketarko gonbidapena.
    • 16 Urtetik beherakontzat:
  4. Saria: Garaikurra.
  5. Saria: Garaikurra.
  6. Saria: Garaikurra.
  • Argazkiak jasotzea: Saririk jasotzen ez duten argazkiak, erakusketa amaieratik 15 egunetara jaso daitezke. Argazki sarituak antolatzaileen esku geratuko dira, eta egokia irudituz gero, erabiltzeko eta kopiatzeko eskubidea izango dute, egilearen izena aipatuz.
  • Antolatzaileek kontu handiz zainduko dituzte lanak, baina ez dute bere gain hartzen beren borondatearen kontra galdu edo hondatzearen erantzunkizunik. Oinarri hauetan jasotzen ez den kasuren bat gertatuz, antolatzaileek erabakiko lukete.
  • Lehiaketan parte hartzeak oinarrien onarpena adierazten du.
  • Lehiaketa hau Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak babestu du, erregistroko 002/2004 zenbakiarekin, Nazioarteko Federazio Argazki Artedunari atxikituz. (N.F.A.A)

Informazio gehiago nahi izanez gero Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean aurkituko duzue.

Uztarriaren 46. zenbakian jaso ditugu aurreko urteko Santo Tomas lehiaketako argazkiak. Ikustezko egizu klik hemen