Uztarriak bazkide kanpaina hasi du elkartea sendotzeko

  • Uztarrian bazkide ez diren Baiteko 170 bazkideei gutuna bidaliko die; Uztarrian harpide direnek ere jasoko dute
  • Elkarteak 112.000 euroko aurrekontua izango du 2004an, eta herritarren ekarpena behar du

Gero eta proiektu sendoagoa da Uztarria Kultur Koordinadorarena, gaur egun 690 bazkide dituelako. Baina herritar gehiagoren babesa eta diru ekarpena behar du, proiektu handiak dituelako eta 2004an, Baiterekin bat egin eta honen lan taldea eta ekimenak hartu ostean, 112.000 euroko aurrekontua edukiko duelako (18.600.000 pezeta).

Hala, bazkide gehiago lortzeko kanpainari ekin dio. Eta lehendabizi bi norabidetara zuzendu du kanpaina hori.

  • Uztarrian bazkide ez diren Baiteko bazkideak. 170 bazkide dira horiek (beste 115, Uztarrian ere badira) eta Uztarrian bazkide egiteko eskatuz gutuna iritsiko zaie egun hauetan.
  • Uztarriako harpideak (aldizkaria jasotzeagatik dirurik ordaintzen ez dutenak). 1.100 dira gaur egun (aukera hori dute), eta hauei ere iritsiko zaie gonbitea gutunean. Harpideei hilero aldizkaria banatzeak kostua dakarkio Uztarriari, eta beraiek ere ekarpena egin dezaten eskatuko die.

Uztarrian bazkide egiten bazara:

  • Efemerideen liburua. Uztarriak Azpeitiko efemerideen liburua aurkeztuko du abenduaren 6an, udaletxean (12:30), Imanol Eliasek eginda. Altxorra da azpeitiarrontzat (ikusi Uztarriaren abenduko aldizkariko 25. eta 29. orrialdeak). Uztarriako bazkide egiten bazara, liburua erdi prezioan erosi ahal izango duzu (6 eurotan baino ez).
  • Mendi gida. Herri inguruko 21 ibilbide modu erakargarrian eta praktikoan emanda, aste batzuk barru mendi gida aurkeztuko du Uztarriak, Lagun Onak Mendi Bazkunarekin eta Juan Joxe Agirre argazkilariarekin elkarlanean. Uztarriako bazkide egiten bazara, erdi prezioan erosi ahal izango duzu.
  • Literatuzta. Otsailean edo martxoan aterako du Uztarriak literatura gehigarriaren 2. zenbakia, herriko idazle gazteek eginda. Uztarriako bazkide egiten bazara, etxera eramango dizugu, doan.
  • Biografiak. Uztarriak lau azpeitiarrei buruzko biografiak egin ditu 2001etik (Joxe Takolo, Angel Otaegi, Imanol Elias eta Patxi Altuna). Uztarriako bazkide egiten bazara, doan jasoko dituzu azkeneko biak ¬óbeste biak agortuta daude¬ó.
  • Sendotzen lagunduko dituzu:
    • Uztarria herri aldizkaria.
    • www.uztarria.com (oraintxe berritu dugu).
    • Euskalgintzaren aldizkaria.

Nola egin bazkide Uztarrian?

Deitu 943 15 03 58 telefono zenbakira, datuak eman eta kito. Anima zaitez!

Edo, web honetan bertan, formulario hau beteta

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide