Iritsi da elurra Azpeitira

Uztarria.eus 2003ko abe. 2a, 15:12
Urraki gaur goizean
  • Xoxoten bost zentimetrotako sakonera du elurrak
  • Urrakiko errepidea ere elurtuta dago
  • Ikusi lehen argazkiak

Gaur goizean hasi du elurra Azpeitia inguruetan. Urraki aldeko errepidea ere elurtzen hasi da gaur goizean, eta bertatik igaro direnak inguruko zelai eta zuhaitzak nola zuritu dituen ikusi ahal izan dute. Errepide horren egoera dela eta herrizaingo sailak kontuz gidatzeko gomendatu du. Momentuz Azpeitia inguruko errepideetan arazorik ez dagoela esan diote Uztarriari.

Uztarriak jakin duenez, Azpeitia inguruko errepideetan Tolosarako norabidean bakarrik dago elurra. Dena den, herrizaingo sailak telefono zenbaki hau jarri du martxan errepideen egoeraren berri emateko: 902 11 20 88

Xoxote ere zurituta

Xoxote aldea ere zuritu egin da gaur egindako lehen elur malutekin. Uztarriak Xoxoteko Aterpetxekoekin harremanetan jartzeko aukera izan du, eta bertakoek azaldu dutenez, bost bat zentimetrotako elurra dago. "Hemen goian dena zuri-zuri eginda dago eta bost bat zentimetroko sakonera izango du elurrak". Elurra Urreta ingurutik aurrera dago.