Azpeitian Ikastola Bizirik Eguna egingo da

Uztarria.eus 2003ko aza. 19a, 19:11

Ostiral honetan (azaroaren 21ean) egingo dute Askagintzak eta Ikasberri Ikastolak “Bizirik Eguna”. Aurtengoan “Herria bizirik” izango da lema. Aurtengo topaketa hau, Ikasberrik eta Askagintzak duela bost urtetik daramaten elkarlana dela eta antolatu da Ikasberrin. Orain arte beti herrietako enparantza edo gune desberdinetan antolatu izan da, baina aurtengoan lehendabiziko aldiz eskola batetan antolatuko da. Horrela datozen urteetarako beste eskoletara zabaldu nahi dute ekimen hau, DBH eta Batxilergoa erakusten duten 42 zentrotara hain zuzen ere.

Horrelako egunak drogomenpekotasunaren aurka lanean aurrera jarraitzeko moduan ikusten dute Ikasberrikoek. Horrez gain, Ikastetxeek gai horren inguruan duten garrantzia ere nabarmendu zuten.

1989tik Bizirik Eguna antolatzen

Askagintza 1989an hasi zen Bizirik Eguna antolatzen Euskal Herriko herri desberdinetan. Lehen urtean Lekeition antolatu zuten eta arrezkerotik Gasteizen, Iruñean, Hernanin, Errenterian, Gernikan eta Etxarrin antolatu dute. Aurten Azpeitian eta lehendabizikoz eskola batetako patio eta geletan. Egun honen helburua drogomenpekotasunaren fenomenoaren alde egiten du prebentzioan eta komunitate ekintzetan oinarrituz, beti ere bide debekatzaileak eta ezerezkeriak alboratuz.

Eskolekin egin nahi duten egitasmoarekin honako hau lortu nahi dute: Eskola batek eta bertako komunitateak duen prebentzio funtzioaz sentsibilizatu; Egunerokotasunean formazioa eta errekurtsoak eskaintzen dituzten profesionalak eta eskolako partaideak isilean denen artean egiten duten lana errekonozitu. Egun horretako “egitarauean”:http://www.uztarria.com/agendie/1069251924/index_html hainbat ekintza antolatu dituzte bi erakundeen artean,guztiak ere drogomenpekotasuna oinarri hartuta.