Soreasuk ateak irekiko ditu berriro

Ostiralean irekiko dituzte berriro ateak, eta American pie 3 filma botako dute. Azaroa arte zine eskaintza izango da, eta gero antzerkiaren txanda iritsiko da.

Udalak ez die akordioa lortzeko proposamenik egin oraindik, Soreasuko arduradunei. Hala ere, akordioa lortzeko aukerak badirela uste dute arduradunek.

Zine emanaldiak ostiralean hasiko dira American pie 3 filmarekin. Zine Foruma, berriz, urriaren 10ean hasiko da. Film emanaldiak azaroaren 3an amaituko dira, orduan, antzerkia hasiko baita, Antzerki Topaketak.

Zine forum-eko emanaldiak urriaren 10ean eta 24an behintzat izango dira. 10ean Dolls filma emango dute, eta 24an Lejos del cielo.

Akordiorako esperantza

Soreasuko arduradunek Udalarekin akordioa lortzeko esperantza badute. Hiru bat proposamen egingo zizkietela agindu zien Udalak, hiruren artean erabakitzeko. Urtarrila inguruan akordioa lortuta izateko esperantza daukate.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide