Kotxerik gabeko eguna izango da astelehenean

Agenda 21ek dionez, "gero eta gehiago dira airearen kutxaduraz, zarataz, istripuez eta antzeko arazoez kezkatzen direnak, baina, era berean ibilgailuen kopurua handituz doa urtez urte" Horregaitik, eta "hirigunetan trafikoaren hazkundeak sortzen dituen arazoetaz" jabeatzeko antolatu dute Kotxerik Gabeko Eguna. Eta, bide batez, "herriatako bizi kalitatea hobetzeko gure eskuetan ditugun irtenbideez erreflexionatzeko gonbitea luzatu" nahi dute, "beti ere kotxearen zentzuzko erabilera aldarrikatuz".

Kotxearen erabilerak arazo asko sortzen ditu Agenda 21en esanetan. Honakoak dira arazook:

  • Kutxadura atmosferikoa: Atmosferan aurkitzen diren partikula solidoen %40ren erantzule errepideetako garraioa da.
  • Osasun kalteak: Airearen kutxadurak sortzen dituen arnasketa arazoez gain, asko dira istripuetan zaurituak edo hilik suertatzen direnak.
    Zaratak ere sortzen ditu osasun arazoak. Hirietako zarataren %80 garraioak sortzen du.
  • Lurzoruaren okupazioa: Beste erabilera izan zezakeen espazioa kotxez beterik dago.
  • Energia kontsumoa: Garraioetan industrian baino energia gehiago kontsumitzen da. Energia kontsumoaren %35 garraioarena da.

Arrazoi horiegatik guztiengatik, "ezinbestekoa da kotxearen zentzuzko erabilera bultzatzea" Agenda21en iritzian. Beraz, irtenbideak ere proposatu dituzte:

  • Garraio alternatiboa erabiltzea: Garraio publikoan, bizikletan eta oinez ibiltzea.
  • Kotxea elkarbanatzea: Horrela, kotxe gastuak eta nekea murrizten dira.
  • Gutxiago gastatzen duten erregaiak erabiltzea: Biodiesela eta ibilgailu elektrikoak, adibidez.
  • Kotxea zentzuz erabiltzea: Egin beharreko ibilbidea txikia bada, oinez ibiltzea. 500 metro 8 minitutan egin daitezke, oinez. Gainera, aparkalekua bilatzen ez da denborarik behar.

Horrela ba, bi egunetarako egitaraua antolatu du Agenda 21ek: irailaren 21 iganderako eta 22 astelehenerako.

Irailak 21, igandea:

-11:00: Bizikleta martxa.
Azpeitia- Urrestila- Azpeitia
Irteera plazatik.

Loreak Herrian
Plazako zuhaitzetan lore-marrazkiak ipiniko dituzte

Tailerrak eta jolasak
Enparantza Nagusian

-12:00: Ibilaldia herrian zehar (bizikletaz, patinez edo oinez)
Irteera Enparantza Nagusitik

-12:30: Umeentzat hamaiketakoa, Iturri Txiki Ludotekan.

-18:00: Kale antzerkia. Trikiklown pailazo taldea, plazan.

Irailak 22, astelehena: KOTXERIK GABEKO EGUNA

-16:00: Oinezko martxa, eskoletatik herriko plazara.

-Alkateari eskaerak luzatzea.

Egun osoan zehar:

  • Haurren pasoa oztopatzen duten kotxeei ohar kanpaina.
  • Landeta eta Urrestillako Industriguneetara debaldeko garraioa. Damaso eta Sanjuandegitik abiatuko dira autobusak. Lanera sartu eta ateratzeko ordutegiak beteko dira.
  • Herrian zehar autobus urbanoa.
  • Hartzubiko bi kaleetatik bat bizikletentzat jarriko da, bidegorri funtzioa beteko du. Beraz, Landetatik zentrura ezingo da Hartzubitik joan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide