Joseba Albizuk lehen garaipena lortu du profesional mailan

Giro del Friuli irabazi du

Joseba Albizu txirrindulariak Giro del Friuli 2003 irabazi zuen pasa den larunbatean (abuztuaren 30ean). Profesionaletan lortu duen lehen garaipena da.

Albizu aurten pasa da profesionaletara, Italiako Mercatone Uno-Scanavino taldean ari da. Profesionaletan lehen urtea du beraz, eta emaitza politak lortzen ari da. Pasa den larunbatean lehen postuan bukatu zuen Giro del Friuli 2003, 197, 5 kilometroko txirrindularitzako froga 05:03:05 denborarekin.

Hona sailkapena:

-1: Joseba Albizu (Mercatone Uno-Scanavino) 5o 03'05"

-2: Leonardo Scarselli (Colombia-Selle Italia) 5o 03'05"

-3: Sergio Barbero (Lampre) 5 segundutara

-4: Luca Mazzanti (Panaria-Fiordo) denbora berdina.

-5: Gianni Faresin (Gerolsteiner) denbora berdina.

-6: Paolo Bossoni (Vini Caldirola-So.Di) 20 segundutara.

-7: Oscar Pozzi (Tenax) denbora berdina.

-8: Pietro Caucchioli (Alessio) denbora berdina.

-9: Vladimir Duma (Landbouwkrediet-Colnago) 40 segundutara.

-10: Francesco Bellotti (Mercatone Uno-Scanavino) 43 segundutara.

Denboraldi ona

Baina, aurtengo udan zenbait frogetan lehen hamarretan bukatu du: GP Nobili Rubinetterie/Borgomanero 2003 frogan bigarren bukatu zuen, uztailaren 20an, Andrea Ferrigotonen atzetik. GP Ouest France-Plovay 2003 frogan, abuztuaren 24an, zazpigarrena izan zen. Uztailaren 5ean egin zen Criterium d'Abruzzo 2003an bederatzigarren egin zuen.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide