Auto bat trenbidera erori da Azpeitian

Berria.info 2003ko uzt. 26a, 16:07
Peugeot markako auto bat bidetik atera eta trenbidera erori da gaur goizean —uztailak 26— Azpeitian. Hiru lagun zihoazen ibilgailuan, eta, hirurak, zaurituta, erietxera eraman dituzte. Hala ere, haien egoera zehatzari buruzko berririk ez dago.
Goizeko zazpi eta erdietan gertatu da ezbeharra, GI-631 errepidean. Madrilgo matrikula daukan autoa trenbidera erori da, eta barruan zihoazen hiru lagunak hondakinen artean harrapatuta geratu dira. Suhiltzaileek atera behar izan dituzte autotik. Erietxera eraman dituzte hirurak, baina haien osasun egoera zehatzari buruzko berririk ez dago.