Esther Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu

Uztarria.eus 2003ko uzt. 4a, 20:07
Aldundian Gizarte-politikako diputatu izendatu dute

Esther Larrañaga azpeitiarrak Gipuzkoako Gobernu Foralean parte hartuko du. Larrañagak Gizarte-politikako ardura izango du Gonzalez de Txabarriren gobernuan.

Atzo osatu zuen PNV-EA koalizioak Gipuzkoako Gobernu Forala. Joxe Juan Gonzalez de Txabarri, diputatu orokorra buru du hamarreko taldeak; azpeitiar bat dago, Esther Larrañaga (EAJ). Larrañagak Gizarte-politikako ardura izango du legealdi honetan. Gobernu berriaren osaketako ekitaldian Gonzalez de Txabarrik balorazioa egin zuen, eta bertan esan zuenez: “gobernukideek gauzatuko dugun politikarekin hauteskunde kanpainako programa beteko dugu. Talde hau XXI. mendean Gipuzkoak izango dituen erronkak lortzeko prestatua baitago”.

Esther Larrañaga (EAJ) Azpeitiko Udalean zinegotzi da legealdi honetan.