Loiolako santutegian turismo informazio gunea ireki da

Iraurgi Lantzen 2003ko uzt. 3a, 13:07

Iraurgi Lantzen, Eskualdeko Garapen Agentziak, Urola Erdiko turismo sustapena lantzeko ahaleginean, 2003ko udako kanpaina jarri du martxan, uztailaren 1ean Loiolako santutegiko turismo informazio gunea ireki zuen.

Loiolako turismo informazio gunea uztailaren 1ean ireki zen eta urriaren 15a arte zabalik egongo da. Gune hau, 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara aste osoan, astelehena ezik irekita izango da. Bertan, Loiolara hurbiltzen diren hainbat bisitariei, santutegi inguruko, Azpeiti eta Azkoitiko, Hiru Tenpluen Ibilbidearen (Loiola, Antigua, Arantzazu), Gipuzkoako eta orokorrean Euskal Herriko eskaintza turistikoaren informazioa eskainiko zaie.

Eta laster Azpeitiko eta Azkoitiko parrokien ateak irekiko dira bisitarientzat. Astelehenetik larunbatera izango dira irekita, Azpeitikoa 10:30etatik 13:30etara eta Azkoitikoa, berriz, 15:30etatik 18:30etara.

Bidai gidatuak

Irailean eta urrian, Loiolara datozen turista taldeei, Azkoitian eta Azpeitian bidai gidatuak egiteko aukera eskainiko zaie. Horretarako, aurrez Loiolako Turismo Informazio gunean eskaera egin beharko dute.

Turismo kanpaina honek, Azpeitiko eta Azkoitiko Udalen, Parrokien eta Loiolako santutegiaren lankidetza izan du eta INEM-en dirulaguntza du.