Batxilergoko eta Heziketa Zikloetako matrikula epeak ireki ditu Urola Ikastolak

uztarria 2003ko uzt. 1a, 13:07

Hiru batxilergotako matrikulazio epeak zabaldu dituzte Urola Ikastolan: Natur eta Osasun Zientziak, Giza eta Gizarte zientziak eta Teknologikoa.

Heziketa zikloei dagokionean, hiru aukera daude erdi mailako heziketa zikloetan: Merkataritza, Arotzeria eta Altzarien fabrikazioa, eta Mekanika. Lau dira goi mailako heziketa zikloetan dauden aukerak: Administrazioa eta Finantzak, Zur eta Altzari produkzioa, Mekanizazio bidezko produkzioa eta Informazio Sistemen Administrazioa.

Matrikulazioa aste honetan egin behar da, Urola Ikastolara bertara joanez, edo 943 81 26 65 telefonora deituaz.