Reala animatzeko zenbait ekintza antolatu ditu Udalak

Uztarria.eus 2003ko eka. 20a, 14:06
Futbol partidua ikusteko pantaila erraldoi bat jarriko da

Igandean Reala animatzeko zenbait ekintza antolatu ditu Azpeitiko Udalak. Donostira joateko autobusa antolatu da eta Izarraitz Pilotalekuan pantaila erraldoi bat jarriko da partidua ikusteko.

Azpeitiko Udalak azpeitiarrentzako eta Reala animatzeko zenbait ekintza antolatu ditu iganderako, ekainaren 22rako. Batetik Zapo Txokotik autobusa antolatu da Donostira Reala animatzera joateko. Autobuserako sarrerak gaur (ostirala) arratsaldean jarriko dira salgai Zapo Txokon 17:00etatik 20:00etara bitartean eta bihar, larunbata, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 21:00etara. Autobusa igandean 18:30ean aterako da Anbulategi aurretik eta 00:00ak aldera itzuliko da Azpeitira. Telefonoz informazio gehiago jaso nahi izanez gero, hona Zapo Txoko telefonoa: 943 157161.

Pantaila erraldoia

Realaren partidua ikusteko igandean Izarraitz pilotalekuan pantaila erraldoi bat jarriko du Udalak, 21:00etatik aurrera Realaren partidua ikusteko izango da pantaila eta bertara sarrera doan izango da.