Momentuz 105 azpeitiar behintzat bai

Afrikarrak dira faborito, Isaac Arusei eta Johnston Mururi keniarrak.

Azkoita-Azpeitia X. Nazioarteko Maratoi Erdiaren aurkezpenean mila lagun biltzeko asmoa azaldu zuten antolatzaileek. Momentuz 105 azpeitiarrek behintzat eman dute izena, eta bihar izena emateko azken egunean kopuru hori handitzea espero da. Larunbatean, martxoaren 29an, arratsaldeko 16:30ean izango da lasterketa.

Antolatzeileek iaz izandako parte hartze handitu -905 atleta azaldu ziren iaz- eta mila lagun biltzeko apustua azaldu zuten ekitaldiaren aurkezpenean. Aradi kirol dendan dagoeneko 105 azpetiarrek eman dute izena, baina bihar, ostirala, probaren bezperan eta izen emateko azken egunean azpeitiar gehiagok izena ematea espero da. Izan ere "azken orduan apuntatzen dira gehienak" Aradikoen esanetan.

Bestalde dagoeneko eliteko mailako zerrenda itxi da, eta aurten ere korrikalari afrikarrak izango dira faborito nagusiak, zehazki, Isaac Arusei eta Johnston Mururi kenyarrak.

Informazio gehiago

Inoizko parte hartze handiena Eguneron

Azpeitia-Azkoitiko X: Nazioarteko Maratoi Erdiaren web orria.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide