EHNA ren erabilera bultzatzeko kanpaina abian da

Azpeitiko Bai Euskal Herriari 2003ko mar. 20a, 11:03
Erabileraren bidetik OFIZIALTASUNERA

Bai Euskal Herriari herri mugimenduak EHNAren erabilera bultzatzeko kanpaina jarri du martxan.

Dagoeneko 500tik gora gara Azpeitian EHNA (Euskal Herriko Naziotasun Aitormena)esku artean daukagunak. Ondorioz eta EHNA etxeko kajoian edukitzeko txartel bat izan ez dadin, Azpeitiko Bai Euskal Herriari taldeak bere erabilera bultzatzeko kanpaina bati ekin dio. Honela, Azpeitiko denda batzuk igaro ditugu, non EHNA txartelarekin ordaintzen denean DNIak duen baliogarritasun berdina eman diezioten eskatu dugun. Dendarien artean harrera ona izan du eskaerak eta irudian duzuen txartela izango dute erakusleihoetan. Gainera laster Azpeitiko udaletxean kiroldegi eta igerilekuko txartela ateratzeko, eskaeraren bat egiteko eta abar EHNAren erabilera nahikoa izango da.

ERABILERAREN BIDETIK OFIZIALTASUNERA

Erabilera jorratu nahi izateak ez du esan nahi 500eko kopuru honekin gustora gaudenik. Horregatik EHNA atera ez duten guztiak animatu nahi ditugu Azpeitiko udaletxera joan eta EHNA ateratzera. EHNAren eskaria egiteko aurkeztu beharreko agiriak honakoak dira:

-Errolda agiria (Enpadronamentua)

-4 argazki txiki

-12 euro ordaindu Kutxan edo Euskadiko Kutxan EHNA-ren izeneko kontu korrontean. Ordain agiria eskatu sukurtsalean.

Dokumentu eta argazkiak EHNAren bulegoan aurkeztu behar dira. Bulegoa udaletxeko lehen solairuko ezkerreko atean dago, eta 8:00etatik 14:30etara astelenetik ostiralera edo larunbatetan 10:00etatik 12:00tara izaten da zabalik. EHNA eskuratzeko dokumentu eta argazkiak aurkezteaz gain, eskaera orria bete beharko da bulegoan.

Oharra: Jakitun izan gaitezen Azpeitian dugun aukera hau (Udaletxean egunero EHNA ateratzeko aukera) ez dutela herri guztiek (adibidez Azkoitiak), eta horregatik aprobetxatzen jakin dezagun.