Ricardo Tricio: “Azpeitian afizio handia eta oso ona dago"

Uztarria.eus 2003ko mar. 19a, 12:03

Martxoaren 15eko IV. Ikasberri Rallysprinta zela eta etorri zen Ricardo gurera. Logroñokoa da eta duela 24 urte hasi zen Errioxa eta Euskal Herriko auto lasterketetan parte hartzen. Lasterketa hasi aurretik egon zen Uztarriakoekin.

  • Aurten ibilbide berria da. Alde handia al dago Urrakin korritzetik Errezil bidean korritzera?

    Errezileko bidea niri gehiago gustatzen zait, azkarragoa eta luzeagoa delako. Urrakiko ibilbidea baino hautakorragoa dela iruditzen zait.

  • Zer dauka Azpeitian korritzeak?

    Errioxarra izan da ni neu gehiago identifikatzen naiz euskaldunekin, aragoikoekin baino. Hemen, etxean bezala sentitzen naiz. Gainera Lagun Arteakoek egindako lasterketak oso ondo antolatutakoak dira. Hemen oraindik ere errepide politak daude auto lasterketak egiteko.

  • Azpeitiko hiru probetatik zein duzu gustokoen?

    Nik Azpeitia rallya dut gustokoen, Nuarbetik Beizamarako ibilbide hori asko gustatzen zaidalako. Gainera, igoerak baino nahiago ditut rallyak.

  • Zer iruditzen zaizu Azpeitiko auto afizioa?

    Oso afizoa ona eta handia dago. Hemengoek lasterketan parte hartuko duten autoen inguruko informazio asko izaten dute.

  • Azpeitian gidari maila ona dagoela iruditzen al zaizu?

    Iñaki Alberdi, Jon Agirrek, Antonio Aristik... Espainiako txapelketako maila dute. Orokorrean, Azpeitiko gidariek oso maila ona dute.