Mila korrikalari baietz X. Azkoitia-Azpeitia Nazioarteko Maratoi Erdian

Uztarria.eus 2003ko mar. 12a, 12:03

Azkoitia-Azpeitia Diego Garciaren oroimenezko maratoi erdia martxoaren 29an izango da. 16:30ean izango da irteera Azkoitian. Eta Azpeititik Loiolarako ibilbidean bukatuko da urtero bezala. Hamargarren maratoi erdi honetan mila partehartzailera helzea nahi dute antolatzaileek.

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia, atzo (martxoaren 11n) aurkeztu zen Donostian. Eta bertan dagoeneko parte hartzea baieztatu duten korrikalari ezagunen izenak eman ziren, hala nola, irteera gunean izango dira, besteak beste: Alberto Juzdado (Espainia), Alejandro Gomez (Espainia), Jose Manuel Garcia (Espainia), Kamel Ziani (Euskal Herria), James Moiben (Kenia), Abdeslam Serrock (Maroko), Radouan Benarafe (Maroko), Teresa Pulido (Espainia), Onintza Zeberio (Euskal Herria), Itziar Urdangarin (Euskal Herria), Ivan Sanchez (Euskal Herria), Ritxard Fernandez (Euskal Herria) eta Asier Cuevas (Euskal Herria).

Martxoaren 29an, mila korrikalariko parte hartzea lortzea da maratoi erdiaren antolatzaileen nahia. Iaz, 900 parte hartzaile izan ziren irteera gunean. Azpeitian, maratoi erdian parte hartzeko izen-ematea Aradi kirol dendan egiteko aukera dago, 10 euro da izen-ematea. Irternetez ere izena eman daiteke, hemen

Bestetik, Joan Tormet korrikalaria, Guiness errekor bat betetzen saiatuko da, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia, egingo duen 423. maratoi erdia izango baitu.