Euzko Gaztedi

Euzko Gaztedin badakigu hamaika ikusteko jaioak garela guztiok, baina Euskal Herriarekiko gertatzen ari diren erasoak sinestezinak suertatzen zaizkigu.

Oraingo honetan Egunkariaren aurka jo dute eta honekin bat, kate moduan, Argia, Jakin eta Ikastolen Elkartea, guztiak ere euskararen aldeko erakunde eta komunikabideak. Euskara gure hizkuntza izatetik, indarkeriaren hizkuntza izatera pasa ote da? Jadanik ez dago ezer ulertzerik, baina hemendik doakizue zuei, euskalzale zaretenoi, gure elkartasuna eta adierazpen askatasunaren aldeko oihu sakona. EGItik eraso guzti hauek gaitzezten ditugu, Euskadiren, euskararen eta euskal kulturarekiko zapalkuntza bezala ulertzen ditugulako.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide