Igogailu elektrikoa

Orain dela gutxi iritsi zitzaidan etxera udalaren hirigintza proiektuen berri ematen zuen liburuxka bat. Interesgarria denik ukatzen ez dudan arren, badago hutsune bat, ziur nagoena, jende asko nirekin bat etorriko dela: Santutxo eta Etxe-Alairako igogailua.

Asko eta asko dira auzo horietan bizi direnak eta hauetatik asko gainera adinean aurrera doazenak. Ezaguna da jende ugarik kalera jeisteko asmoa duela, baina horretarako zailtasunak ere nabarmenak dira, etxebizitzen prezioen gorakada desorekatua kontutan izanik. Honekin guztiarekin, ez da zaila, gai honi erreparatzen zaion oro, konklusio berdin batera iristea: igogailu elektrikoa. Ez da erosotasun kontua, bertako bizilagunei bizi kalitate hobea bermatzea baizik.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide