Euskal Herriarentzako duintasuna aldarrikatuz manifestazioa egin da

Uztarria.eus 2002ko abe. 19a, 16:12
Goizean manifestazioan jende ugari bildu da

Euskal Herriak Erantzun Ekimenak deituta eta Euskal Herriarentzako duintasuna aldarrikatuz mobilizazioak egingo dira egun osoan zehar. Goizean, gaurko lehen lanuztea egin da, 11:00etatik 13:00etara. Eta 11:30ean manifestazioa egin da herriko kaleetan barrena.

Euskal Herriak Erantzun Ekimenak, gaurko,lanuzteak eta mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriarentzako duintasuna eskatuz. Lehen bi orduko lanuztea goizean egin da, 11:00etatik 13:00etara. Tarte horretan herriko alde zaharreko denda eta taberna gehienek itxi egin dituzte ateak. 11:30ean manifestazioa egin da,plazatik abiatuta, eta jende ugarik parte hartu du bertan. Arratsalderako bigarren lanuzterako deialdia egin da, 18:00etatik 20:00etara. Arratsaldeko manifestazioa 19:00etan izango da, hau ere, plazatik abiatuta.

Erantzun Ekimenak pasa den larunbatean, abenduaren 14an, eman zuen prentsaurrea