Patxi Saezi, Azpeitiko euskara teknikari eta euskararen protagonistari erantzunez

Gauza polit asko esan, baina fundamentuzko lan gutxi. Gezurra nagusi.

Lehenik eta behin esan beharra daukat, nere asmoa ez dela eztabaida antzutan sartzea, era berean nere asmoa ez da pertsona zehatz batzuren aurkako gurutzada egitea, baina zoritxarrez, orain arte egin dutena eta orain egiten ari direna ikusirik, ezin naiz isilik geratu. Herritarroi iruzur egiten zaigunean, edo hobeto esanda "aurpegira parre egiten zaigunean" gertatzen dena salatu beste biderik ez daukagu. Eta noski, iruzur hori egiten dutenak, izen abizenak dituzte; Patxi Saez, Aitor Gorrotxategi...

Patxi Saezen erantzunaren inguruan, esan, idatzi nuen guztia modu perstonalean idatzi nuela, ez baitut, bera bezala erakunderik ordezkatzen. Zerbaitegatik jarri nituen nire izen abizenak, erakunderenbat ordezkatuko banu, erakundearen izenean idatziko nuke. Nik uste, garbi geratu zela nire izenean idatzi nuela guztia, baina Patxik, orain ere mamuak eta susmoak zabaldu behar lau haizetara. Berak dioenez, modu pertsonalean eman du bere erantzuna, ondo da, baina bera udal langile bat da eta hori ezin dugu ahaztu.

Orain ere, beste askotan bezala, gure Patxik informazio pribilegiatua, bere aldeko erabili du, ez dauka inork jakin beharrik nik sinatu nuen edo ez. Informazio hori ezin dugu herritarrok ezagutu(berak ala esan zigun behintzat) eta Patxik zer egiten du eta bere intereserako erabili. Patxik egin duena ez da legezkoa, beraz dagokion lekuan azalpenak eman beharko ditu.

Patxi Saez ezagutzeko aukera izan dugunok, argi ikusi dugu zein den bere lan egiteko modua, leku batean gauza bat esan eta ondoren justu kontrakoa egiten, abila dugu gizon hau, gezurrak... zabaltzearekin batera.

Berak dio, nik eta nire sokakoek nahi duguna egiten ez den bitartean suntsitzaile aurkitzen garela. Ez dakit zer esan nahi duen, bere sokakoek horrekin, baina azaldu beharko du. Berak ondo daki, orain ere gezurretan ari dela, ni beti egon bainaiz edozeinekin lan egiteko prest, nahiz eta hainbat eta hainbatetan zaplastekoak jaso. Ez da nik eta "nire sokakoek" nahi dudana egitea nire helburua, baizik eta herriak behar duena egitea, herriarekin batera eta herriarentzat, hitz gutxitan esanda, euskara normalizatzea guztion artean.

Azpeitian, kontseiluaren plan estrategikoa martxan jartzera gindoazela, bai eukalgintza, bai gizarte eragileak eta bai udalaren eskutik, Azpeitiko udalak bizkarra eman zigun guztioi, tartean baita Patxik ere. (Pluralean idazten dut, euskalgintzaz ari naizelako, baina ez talderen baten ordezkari naizelako). Hala ere, modu suntsitzailean lan egin beharrean, modu eraikitzailean lan egiten jarraitu genuen, bi planen uztarketa eskatuz, Patxirekin eta Aitor Gorrotxategirekin bilerak eskatuz... Hauen erantzuna, ezezko borobila uztarketari. Beraiek bakarrik eta beren erara egingo zutela guztia, euskalgintzari aholkulari papera eskainiz. Beraiek beren erara eta bakarrik egingo balute, gaitzerdi, baina hori ere ez dute egiten. Zenbat bilera eskatu zaizkizue euskalgintzatik? Auskalo zenbat, lehendakariarekin biltzea errazagoa izango da, zuekin biltzea baino.

Baite-ren sorreran, Patxik ere parte hartu zuen, berak zioen moduan ez euskara teknikari bezala, modu pertsonalean baizik. A ze motibazioa, Beasaingoa izanik, Azpeitiko euskara elkartean lanean ibiltzeko! Benetan eskertzekoa da hau eh? Ba modu pertsonalean agertzen bazinen, zergatik behin baino gehiagotan fitxatu zenuen, bilera amaitu ondoren? (Bilerak, institutuan dagoen udal euskaltegian egiten genituen)Zer kontatzen zenituen ordu haiek, lan ordu bezala?

Patxi aurreko nere idatzian, galdera pila bat planteatu nizkizun beste hainbatetan bezala eta zuk betiko moduan, ez duzu bat bera ere erantzun. Zer gertatzen zaizu, ez dakizkizu erantzunak? Edota ez zaizu komeni erantzutea?

Nik orain arte bezala, ERLEARENA egiten jarraituko dut. Alde batetik, nire erreginaren(euskararen) etxea eraikitzen jarraituko dut, horretarako prest dagoen edonorekin batera, baita udala ere eta bestalde erleak ohikoa duen legez, etxearen eraikuntzan ardura duten guztiak, nire hegalen bidez ateratako zaratarekin molestatuko ditut, tartean behin, ziztadaren bat edo beste ematearekin batera.

Bukatzeko, laister gabonak datozela eta, OLENTZERORI ondorengoa eskatu nahi nioke:

-Udalak, Patxi Saez euskara teknikaria, haur eta gazteentzat literatura idaztera bideratu dezala. Haur eta gazteentzat liburuak idazteko eta tartean behin hitzaldiren bat emateko liburutegian, oso ondo idazten baitu.

-Udalak, euskara teknikari berri bat kontratatu dezala, Azpeitiarra eta protagonismo nahirik gabe, edonorekin lan egiteko prest egongo dena.

-Behingoz udala, euskalgintzarekin eta gizarte eragileekin batera, serio lanean hasi dadila eta kanpora begirako ekitaldi politak alde batera utzi ditzala.

-Azpeitiko herria, euskararen inguruan zer egin asko dagoela jabetu eta kontzientziatu dadila.

-Euskara Euskal Herri osoan OFIZIALA izan dadila.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide