Motorren lapurreta dela eta

Barkamena eskatu nahi diet faltatu diedanei.

Kaixo Jose Angel:

Jaso dut zure erantzuna. Ezertan hasi baino lehen deneri barkamena eskatu nahi diet nere jarrera dela eta. Nik amorru handia nuenez gehiegikeriak esan nituen eta barkatuko iezaidazue zerbait txarra esan edo faltatu badut. Ulertzen dut beste hiri batera eramanda ez dagoela irtenbiderik. Horregatik esan nahi dut kalean multak jartzea ondo dagoela baina kamara bat edo zerbait jartzea ederra izango litzateke. Adibidez, larunbat gauetan motorrak egoten diren tokian.

Aurrez eskerrik asko.

Barkatuko didazuelakoan, agur.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide