Kilometroak 2002rako autobus zerbitzua indartu du Eusko Tren-ek

Eusko Tren-ek Azpeititik Zumarragarako autobus zerbitzua indartu du Kilometroak 2002rako, iganderako. Bai joateko eta bai bueltatzeko ohikoa baino autobus gehiago izango dira egun horretan. Antolatzaileek garraio publikoa erabiltzea gomendatzen dute.

Datorren igandean ospatuko dira Kilometroak 2002 Elkarren Beharrean lemapean Urretxu-Zumarragan, eta bertaratzen den jende kopurua ikusita Eusko Trenen Zumaiatik-Zumarragarako autobus zerbitzua indartu dute.

Azpeititik Kilometroetara joateko autobusa goizeko 7:00ean hasiko da. Hurrengo zerbitzua 07:45ean izango da eta gainerantzekoak ordu erdiro izango dira, bost gutxietan eta 25etan. Azkenengo autobusa arratsaldeko 20:55an izango da.

Kilometroetatik itzultzeko autobusa berriz, goizeko 08:30ean hasi eta iluntzeko 21:30ak arte izango da. Autobus zerbitzua ordu erdiro izango da, puntuetan eta erdietan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide