Xoxote menditik holandar bat helipkoteroz atera du Ertzantzak

Uztarria.eus 2002ko ira. 20a, 16:09

Atzo arratsaldeko lehen orduetan 65 urteko holandar batek mina hartu zuen Xoxotetik jaisten ari zela eta Ertzantzaren helikoptero batek atera behar izan zuen handik.

.F.V.D.B. holandarrak Aittolatik Xoxoterako mendi ibilaldi bateko kide zen. Beherakoan min hartu zuen orkatilean. Istripuaren lekura autoz ezin zenez heldu Ertzantzaren helikoptero batek hurbildu behar izan zuen, holandarra handik atera eta hospitalera eramateko. Helikopteroz Miramoneko heliportura eraman zuten eta handik anbulantziaz Donostiako hospitalera.