Iraurgi Lantzenek 'Proiektu Kudeatzailea' behar du

Iraurgi Lantzen, S.A. Urola Erdiaren Garapenerako Elkarteak, Proiektu Kudeatzailea behar du elkarteak sustatzen dituen turismoa dinamizatu eta sustatzeko estrategia eta ekimenak bultzatu, garatu eta gestionatzeko.

Proiektu Kudeatzaileak Iraurgi Lantzen S.A.ko Zuzendariaren menpe elkarteak sustatzen dituen turismoa dinamizatu eta sustatzeko estrategia eta ekimenak bultzatu, garatu eta gestionatu beharko ditu. Aldi berean, Urola erdiko turismo enpresen sarea eta agenteak dinamizatu eta koordinatu beharko ditu.

Izengaiek Ekonomi Zientziten, Enpresa Zientzietan, Turismo eta antzekoetan goi-maila/erdi-mailako titulua izan beharko dute. Horrataz gain, proiektu gestioan eskarmentua ere izan beharko dute eta euskara, gaztelania eta ingelera menderatu. Prestakuntza osagarria, esperientzia, eskualdean bizi izatea eta beste hizkuntza batzuk jakitea oso onik baloratuko da.

Interesatuak bidali kurrikulum-a, Ordiziako (20240) 89 postakutxatilara, 44/02 erreferentzia kartazalean aipatuz irailaren 13rako.

Aurrehautetsitako izangaiei bakarrik erantzungo zaie 30 eguneko epean.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide