Ikasleentzat autobusak Mondragon Unibertsitatera eta Elgoibarko IMH Gestio Eskolara

Uztarria.eus 2002ko ira. 5a, 12:09

2002-2003 ikasturtean Elgoibarko Gestio Eskolan eta Mondragon Unibertsitatean ikasten duten azpeitiarrek autobus zerbitzua izango dute bertaratzeko.

2002-2003 ikasturterako ere Elgoibarko Gestio Eskolan ikasten duten azpeitiarrek autobus zerbitzua izango dute. Zerbitzua irailaren 9an, astelehenean, jarriko dute martxan Ulacia-Escudero autobusek. Autobusa 14:25ean izango da anbulategian eta igerilekuan, eta itzultzeko berriz, 20:05ean IMH-n.

Informazioa eskatzeko eta datuak emateko 943-151403 edo 669409524 telefonora deitu, edo astelehenean bertan autobusera azaldu.

Mondragon Unibertsitatera ere autobusa

Gugel Elkartea Mondragon Unibertsiteak OƱati, Arrasate eta Eskoriatzan dituen egoitzetara joan behar duten ikasleentzat autobus zerbitzua antolatzen ari da Azkoititik eta Azpeititik. Informazioa edota izena ematea nahi dutenek 943 724810 telefonora deitu behar dute.