Espetxeetan egoera larria, Kafe borrokaldian

Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimendua 2002ko uzt. 5a, 18:07

Estatu frantziarra eta espainiarra Euskal Herrian aurka ematen ari diren ofentsiba errepresiboa espetxeetan ere eragina izaten ari da. Bi estatuetako lurraldeetan barreiaturik aurkitzen diren euskal presoen eskubideak egunez egun urratuak izaten ari dira. Inpunitate osoz eta kartzeleroen eskuhartze zuzenarekin, kartzeletan dauden euskaldunen egoera jasanezina izatera iritsia da.

Aipaturikoearen adibidea gisa, Alkala Meko espetxean aurki dezakegu. Espetxe honetako gazteen moduluan aurkitzen diren euskaldunek erasoak jasten dituzte eta oso egoera arriskutsuan daude gaur egun. Kunplimientoko moduluan dagoen Asier Altuna Lapatza azkoitiarrak ere jasan zuen beste eraso bat. Bestalde, pertsona batentzako eginda dauden ziegetan bi persona batera egotera behartu dituzte, eta neurri hau oso gogorra izateaz aparte, intimitaterako duten eskubidea ukatzen diete.

Gauzak honela, eta bizi duten egoerari buelta emateko beste aukerarik gelditzen ez zaienez, espetxe honetako presoak borrokaldian ari dira beraien oinarrizko eskubideen alde. Gazteen moduluan dauden euskaldunak bertatik atera eta ziegatan banaka egoteko eskubidea erespetatzea dira borrokaldi bidez egiten ari diren eskakizunak. Kunplimientoko moduluko euskaldunak gose greba bidez ari dira ekimena burutzen eta prebentiboen moduluan daudenak aldiz, "plante" eta "txapeo" bidez.

Eta zer egin dezakezu zuk egoera honen aurrean? Borrokaldian ari diren euskaldunei elkartasuna adierazi eta euskal presoen eskubideen defentsan urratsak eman. Gutariko bakoitzak emandako urratsen bidez eta kolektiboaren tinkotasunari esker lortuko dugu presoen eskubideak errespetaraztea. Bide horretan, bakearen aldeko urratsak ematen ariko garelarik.