Ilegalizazioari ez!

Batasuneko Azkoitiko eta Azpeitiko hautetsiak 2002ko eka. 27a, 12:06
Partiduen legea

Azkoiti eta Azpeitiko Batasuneko kideak ekainaren 24tik 30era bitarteko astean planto instituzionala egitea erabaki dugu. Gure ohiko jardun politikoa utzi, eta horren lekuan protesta ekimenak eta adierazpenak egingo ditugu bereziki egunotan.

Aurtengo Iraurgi Lantzeneko Urteko Batzar Orokor honetan Batasuneko zinegotziok izango dugun parte hartzea ezobikoa eta mugatua izango da halabeharrez. Batzar honetan gure parte hartzea komunikatu hau irakurtzera mugatuko da eta aktan jasoa gera bedi eskatzera. Gertaera larriek jarri gaituzte horretara eta gaurLoan hemen gure protesta aktiboa adierazi nahi dugu tinkotasunez.

Orrialde beltz bat gehiago idatzi dute 2002. urteko ekainak 25ean Euskal Herriaren historiarentzat. Espainiako Parlamentuak Alderdi Politikoen Lege aldaketa onartu du botoen %95aren babesarekin. Lege horren lehen asmoa, bistan denez, Batasuna legez kanpo ustea da, baina sakonean Euskal Herriaren askatasunaten eta burujabetzaren bidea eragoztea lortu nahi du. Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoei berriro bete botean erasotze horrek garbi erakusten du euskal herritarrok zer espero dezakegun Espainiako agintaritza politikotik. Dagoeneko Madrilen onartu duten legeak ez du atzerabiderik eta Batasunaren aurkako prozesua noiznahi jar dezakete martxan.

Gure herriak errepresioaren kolpe latzak sufritu izan ditu beti, baina, zorionez, gure herriak ez du sufritzen etsi nahi. Herri honek bere buruaren jabe izan nahi du, herri izan nahi du eta herri izan nahi hori delitu bihartuko dute berehala.

Badakigu errepresioaren azken helburua Euskal Herrian bizi garen pertsonei geure oraina eta geroa geuk erabaki ahal izatea galaraztea dela. Batasuna legez kanpo uzteko ezarri duten legearekin jauzi errepresibo handia eman du Madrilek, berriro ere Euskal Herria salbuespen egoeran ezarriz praktikan. Batasuna legez kanpo uzten badute, herritar asko eta asko ordezkaritza politikorik gabe geratuko dira. Eta horixe da, hain zuzen ere, gure herrian bizi dugun egoeran behar dugun azkena. Elkarbizitzaren eta demokraziaren kontrako eraso larria da legea: erakunde politikoak legez kanpo utzita herritarren oinarrizko eskubideak jartzen dira arriskuan, eskubide zibil eta politikoak urratzen ditu nabarmen. Non gelditzen dira pertsonen pentsamendu eta ideologia askatasuna? Non aniztasun politikorako aukera eta eskubidea?

Berdin pentsatzen ez duena zigortzeko pentsatutako legea da Madrilek indarrean jarri nahi duena, gure herriak bizi duen gatazka giroa gaiztotzea besterik ez du ekarri nahi gainera.

Alderdien Legeak euskal gizarteari egin nabi dio min, herri honen izaera beraren ukazioan hartzen baitu oinarri. Gure hitza isilarazi nahi dute, gure erabakia ostu nahi digute.

XXI. mendeko Europan, auzi politiko bat alderdi politikoak legez kanpo utzirik konpondu nahi izatea burugabekeria handia izateaz gain zitalkeria autoritarioaren fruitu da. Jazarpen juridiko eta polizialaren bidez espero al dute herri honen borondatea itotzea? Espainiako PP eta PSOEren apustua hori dela ematen du. Nola Espainiako indarrek ezin duten politikoki euskal abertzaletasuna menpean hartu, etsai politikoa ilegalizatzeko legeak aldatuz espero dute ahultzea euskal independentismoa. Eta trabes hori eginda irabazle ateratzea espero dute PPk eta PSOEk.

Larria da, ordea, jokoan dagoena eta euskal gizartea ez dago lo. Hori erakutsi zuen joan den ekainak 15ean Bilboko kaleetan milaka jendek ilegalizazio asmoak deitoratu zituenean, eta horixe da hainbat eta hainbat ekimen etengabe erakusten ari dena: protesta adierazpen eta ekintza askotarikoak, alderdi eta hautetsien adierazpen eta eskaerak. . .

Baina ez da negarra jotzeko garaia, hitzetatik ekintzetara pasa beharra dago. PPri eta PSOEri erakutsi behar diegu oker dabiltzala egin duten apustuarekin, euskal herritarrok zer izan nahi dugun goizago edo beranduago, ez Madrilen eta ez Parisen, baizik eta hemen erabakiko dugula, eta errepresioaren bidetik inor ez dela garaile aterako.

Hitzetatik ekintzetara egiteko tenorea da. Horregatik, gainera datorkigun erasoaren larritasuna ikusita, ekainak 24tik 30era bitarteko astean Batasuneko kideok planto instituzionala egitea erabaki dugu. Gure ohiko jardun politikoa utzi, eta horren lekuan protesta ekimenak eta adierazpenak egingo ditugu bereziki egunotan.

Esan dugu, asko izan dira Euskal Herrian eta kanpoan Alderdien Lege horren kontra azaldu direnak, baita Azpoitian eta Azkoitian ere. Azkoitiko eta Azpeitiko Batasuneko hautetsi eta kideok, lege horren aurka daudenak zerbait egitera animatu nahi ditugu, bakoitzak bere borondatearen neurrian. Eta gure ustez berebiziko garrantzia duelako, gurekin batera Azkoitiko eta Azpeitiko lan instituzionalean diharduten EAJko, EAko eta Baterako hautetsiei eskatu nahi diegu Batasunaren ilegalizazioaren aurrean euren desadostasuna erakuts dezaten ongien deritzoten moduan.

Alderdien Legeak dakarren eraso iluna berandu gabe argitasun bilakatuko zaigun itxaropen sendoa daukagu. Halako batean geuk idatziko ditugu geure historiaren orrialdeak. Horretarako, noski, gure herriari irtenbide demakratikoa bilatzeko konpromisoan aurrera egiteko gaudenok elkarrengana bildu beharko dugu.