Areto futboleko Jostaldik partida erabakigarria jokatuko du ostegunean

Jostaldi Kirolakek norgehiagoka erabakigarriak jokatuko ditu aste honetan etxean. Lehena, ostegunean, 19.30etan, Tolosako Laskorain taldearen aurka (5.sailkatua) eta bigarrena, larunbatean, Legazpiko La Bellotaren kontra. Bi partidak irabaziz gero, talde azpeitiarrak aurrerapauso garrantzitsua emango luke Lehenengo Mailara igotzeko lehian.

Denboraldia amaitzeko bost partida besterik gelditzen ez direnean, Jostaldik aukera paregabea du aste honetan Lehenengo Mailara igotzeko dituen aukerak sendotzeko. Talde azpeitiarra hirugarrena da sailkapenean eta datorren ostegunean Tolosako Laskorain taldea hartuko du kiroldegian arratsaldeko 19.30etatik aurrera. Larunbatean, berriz, aurkaria Legazpiko La Bellota izango da. Norgehiagoka 16.30etan hasiko da.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide