Uztarria.com-eko eztabaida: elkarteetan emakumeak bazkide izateko eskubidearen ingurukoa

Orain dela hilabete batzuk, Uztarria Kultur Koordinadorak webgune hau martxan jarri du, bertan herriat guztiak parte hartzeko eztabaida gunea jarri duelarik. Bazterketarik gabe herritar ororen (emakumezko nahiz gizonezko) iritzia jasotzen duen txoko hau egotea bere izaera irekiaren adierazle da.

Herrian dauden elkarte gastronomiko gehienetan, emakumeak bazkide ez izatearen gaiari helduz, Azpeitiko emakume taldeak zera esan nahi dugu:

-Parte hartzaile askoren iritziak penagarriak dira. Lotsa gutxi behar da horrelako jarrerak izateko.

  • Esaten da emakumea gero eta esparru gehiago irabazten ari dela. Baina badirudi, gauzak ez direla asko aldatu.
  • Emakumea horrela irudikatzen duten pertsonak, emakumearen zapaltzaile hutsak dira.
  • Gaia ez da inongo seriotasunez landu. Emakumea iraindua izan da, eta ez pertsona bezala tratatu. Adibide moduan, "Arrain buru batekin" konparatua izan da.
  • Tristeena zera da: gune honetako partehartzaileen gehiengoa gazte jendea dela. Aurreraka joan beharrean atzeraka ote goaz bada?
  • Azken finean, elkarte gehienetan herritarren erdiari atea isten zaio, BAZTERTUA izanik.
  • Elkarte askotako jarrerak mentalitate matxista eta itxiaren islada dira.
  • Hala eta guztiz ere, erantzun guztiak ez dira berdinak izan, eta eskerrak batzuk gaia seriotasunez hartu dutela.
  • Azkenik aipatu, herriko gune irekietan (elkarte, herriko jaiak,...) emakumeok parte hartzeko eskubidea dugula, inongo bazterketarik gabe.

EMAKUMEAK EDONON!

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide