'Aizu! Mikel naiz' kanpaina abian jarri du Atzegik

Atzegi 2002ko api. 22a, 19:04
Azpeitian ere bada gurasoen komisioa.

Aizu! Mikel naiz kanpaina martxan jarri berri du Atzegik, Adimen Urriko Pertsonen Aldeko Gipuzkoako Gurasoen Elkarteak.

Kanpaina honekin kolektiboaren presentzia aldarrikatu, normalitatea transmititu, gizartea sentsibilizatu eta taldea ezagutaraztea helburu du Atzegik.

Azpeitian ere bada gurasoen komisioa. Ilazki Albizuriren, Txolarteko begiralearen, esanetan: "Talde honek lan asko egin du, hilero biltzen dira eta Urolaldeko Atzegik urtean behin egiten dituen bilerak antolatzeaz ere beraiek arduratzen dira".

Atzegi 1960an sortu zuen guraso talde batek, eta urte hauetan adimen urriko pertsonei laguntzeko zerbitzuak sortu eta bultzatu dituzte.