Bi hiri eremu osatzeko haserako onespena eman du Udalak

Gaurko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Azpeitiko Udal Batzarrak, bi hiri eremu osatzeko hiri antolamenduko arauen aldaketaren haserako onespena iragartzen du. Iragarki berean etxebizitza arloko presako neurriak eta hirigintza plangintzako zein kudeaketako tresnak tramitatzeko neurriak zehazten ditu. San Migel ibarbidea, Iturzulo gainaldea, Txapa Enea, Migel Ibarbidea, Soreasu, Alde Zaharra, Azkune, Etxe-beltz eta Oiarzabal lur-eremuak eragingo ditu hartutako neurriak.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragartzen den hiri antolamenduaren aldaketarako haserako onespena 2002ko martxoaren 26an egindako bilkuran eman zen. Aldaketak San Migelko Ibarbidearen inguruak eta Iturtzuloren gainaldean bi hirigintza eskuhartze area berri sortzeko dira.

Bestalde, Txapa Enea, Migel Ibarbidea, Soreasu, Alde Zaharra, Azkune, Etxe-beltz eta Oiartzabal lur-eremuentzat etxebizitzen arloko presako neurriak eta hirigintza plangintzako zein kudeaketako tresnak tramitatzeko neurriak zehazten dira.

Espedienteak eta proiektua jendaurrean erakutsiko dira hilabeteko epean, Udaleko Idazkaritzan. Epe honetan erreklamazio eta alegazioak aurkeztu ahal izango dira Udaleko Sarrera Erregistroan Azpeitiko Alkate-Lehendakariari zuzenduta.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide