Nuarbetarren Egunerako bazkari txartelak salgai

Nuarbeko Sokatira Taldearen 25. urteurrena dela-eta hainbat ekitaldi antolatu dira apirilaren 28rako. Tartean herri bazkaria.

Bazkaritarako txartelak apirilaren 6tik 21era izango dira salgai Sanjuandegiko Aitonena IIn, Altuna zapatadendan eta Nuarbeko elkartean.

Aurrez ibiltzea eskatzen da.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide