Diego Garcia gogoratuz

Euskadi Irratiaren saio berezia.

Euskadi Irratiak Diego Garciaren heriotzaren urteurrena dela eta ordubeteko saio berezia egingo du Azpeitian.

Martxoaren 30an egun berezia izango da Diego Garcia zenaren ingurukoentzat. Eguerdian eskulturaren inaugurazioa eta arratsaldean Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia. Euskadi Irratiak ere Diego zena gogoan izan nahi du eta martxoaren 30an Azpeitiko Sindikatu-zaharrean goizeko 10etatik 11etara Diegoren inguruko ordubeteko saioa egingo du. Irratsaioa Txetxu Urbietak eta Jon Gonzalok zuzenduko dute eta parte hartuko dutenen artean, besteak beste, Antton Gorrotxategi, Juan Mari Olaizola, Jesus Aranbarri, Joxe Apalanza, Juan Mari Garin, Andoni EgaƱa, Sebastian Lizaso, Nerea Zubizarreta, Alejo Uranga, Joxe Mari Sarriegi e.a.

Saioa zuzenean egingo da eta bertan parte hartu nahi duzuen azpeitiar guztiok gonbidatuta zaudete Sindikatu Zaharrera.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide