Miren Odriozola Porto Alegreko Munduko Gizarte Foroan izango da

Azpeitiko Batasunako Udal Taldea 2002ko urt. 27a, 19:01

Miren Odriozolak, Azpeitiko Batasuneko zinegotzi eta Udalbiltzako Nazioarteko lantaldeko arduradun denak, Porto Alegreko Munduko Gizarte Foroan parte hartuko du datorren urtarrilaren 31a eta otsailaren 3a bitartean.

Miren Odriozola urtarrilak 27an abiatu zen Porto Alegrerantz (Brasil) Udalbiltzaren ordezkari moduan han ospatuko den Munduko Gizarte Foroan parte hartzeko. Porto Alegreko Foroa globalizazioari eta Suitzan urtero egiten den Munduko Ekonomiaren Foroari aurre egiteko sortu zen 2001.urtean.

Bi ponentzia aurkeztuko ditu han euskal ordezkaritzak: bata, autodeterminazio eskubidearen ingurukoa, eta, bestea, Zuberoari dagokion garapen lokalean jarduteko esperientzia bat.

Otsailak 6an itzultzekoa da Euskal Herrira Miren Odriozola.