Cáritasek Afganistan laguntzeko “Larrialdi Kanpaina” hasi du

Cáritasek Afganistanen bizi duten larrialdi humanitarioko egoerari erantzuteko abiarazi du larrialdi kanpaina, eta berehalako premia larriez gain bestelako beharrak ere asetzeko asmoa du.

Afganistango herriari laguntzeko “Larrialdi Kanpaina” diru bilketarekin hasiko da. Ekarpenak urtarrila, otsaila eta martxoan egingo dira Gipuzkoako Cáritasek Kutxa, Euskadiko Kutxa, BBVA, La Caixa eta Gipuzcoano entitateetan dituen kontu korronteetan, besteak beste. Hiruhilabete hauetan bildutakoaren %95a Afganistang-era bideratuko da, eta %5a berriz, Cáritas Gipuzkoan sortu den Larrialdietarako Fondo Orokorrera. Honela, bilketa propiorik egiten ez den beste zenbait lekuetatik jasotako deiei erantzun nahi da.

Afganistang-era zuzendutako laguntza hiru fasetan burutuko da. Lehenengo fasean berehalako larrialdiei erantzun nahi da, janaria, arropa…alegia. Bigarrengo fasea berreraikuntzan oinarrituko da, eta hirugarrengo fasea herrialdiaren garapenerako bideratuko da. Lehenengo bi faseek urtebeteko iraupena izango dute gehienez, eta hirugarren faseak hiru edo lau urte gehienez. Caritasek Larrialdi Kanpaina honekin bat informazioa eta sentsibilizazioa lantzeko asmoa du jendea laguntzaren beharraz eta horrek suposatzen duenaz kontzientziatzeko. Honela, kanpainaren ezaugarrien, zergatiaren eta garapenaren berri emanez sei hilabetetan behingo informazioa zabalduko dute kanpaina amaitu arte.

Laguntza eman nahi dutenentzat, Gipuzkoako Caritasek ondorengo kontu korronteak jarri ditu: Kutxa 2101 0381 01 0000062695, Euskadiko Kutxa 3035 0060 44 0600099000, BBVA 0182 5709 41 0010011112, La Caixa 2100 258 10 0200187665, eta Gipuzcoano 0042 0001 96 0103200023.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide