Gorka Azkune azpeitiarrak jaso du CAF-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako bigarren saria

CAF-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako Sarien VIII. ekitaldia lehengo ostiralean ospatu zen Lasarte-Orian. Bertan, Gorka Azkune Galparsoro azpeitarrak jaso zuen bigarren saria ...Eta honetan sokak agertu ziren lanarekin. Azkunek mekanika kuantikoa eta fisika izan zituen aztergai berak egindako txostenean.

Gorka Azkune Azpeitian jaio zen duela 19 urte. Gaur egun Informatika ikasketak egiten ari da EHUko Donostiako fakultatean, eta bigarren aldia du sariketa honetara bere lan bat aurkezten duena. Gorkaren txostena Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako Sarien VIII. ekitaldi honetara aurkeztu ziren 22 artikuluen artean aukeratua izan da.

Beasaingo CAF enpresak eta Elhuyar Kultur Elkarteak eraginda sortu ziren CAF-Elhuyar Sariak 1994an. Zientzia-gaien dibulgazioa, eta idazle berriak, bereziki, sustatzeko asmoz. Gehiago jakiteko hemen egizu klik.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide