Iritziak sartzeko aukera, uztarria.com-en!

Uztarria.com-en jaso ditugun eskakizunei erantzunez, gaurtik aurrera, albisteak sartzen diren modu berdinean iritzi landuak sartzeko aukera ere izango dute herritarrek. Iritzi anonimorik ez da onartuko.

Herritarrek iritziak sartzeko aukera izango dute gaurtik aurrera, uztarria.com webgune honetan bertan. Horretarako, albistea sartzeko erabiltzen den formulario bera erabili beharko da hemen, gaia jartzen duen laukitxoan IRITZIA ipiniz. Era honetara, iritzi artikuluak idazteko aukera emango zaie herritarrei.

Iritzi artikulu hauek, herriko gaien ingurukoak izango dira, eta, ez da iritzi-artikulu anonimorik onartuko. Horretarako e-posta laukitxoa betetzea derrigorra izango da, iritziak konfirmatzeko aukera izan dezagun.

Zerbitzu berri hau zuen gustokoa izatea espero dugu, eta animo!, ea denon artean komunikazio dinamikoa lortzen dugun.

Gogoratu, bestalde, albiste (eta orain iritzi) hauek jaso orduko, zure posta elektronikoan jaso ditzakezula. Horretarako aski duzu urrats hauek jarraitzearekin.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide