Gizartekintza Sailak sendabelar ikastaroa antolatu du.

Ikastaroa Zorion Insaustik emango du, eta urtarrilean hasi eta martxorarte luzatuko da.

Gizartekintza Sailak sendabelar ikastaroa antolatu du. Ikastaroa Zorion Insaustik emango du, eta urtarrilean hasi eta martxorarte luzatuko da. Sendabelarren ikastaroa, 11 egunetan eskainiko da, eta arlo praktikoa landuko da bertan. Honela, zenbait sendagai prestatuko dira: fruta likoreak, bizkarra eta azalerako pomadak, bainu-gatzak, desodorantea, kremak eta abar. Ikastaro honekin, urria, azaroa eta abendua bitartean medikuntza alternatiboaren ingurauan jorratu ziren hitzaldiei jarraipena eman nahi zaie. Sendabelar ikastaroan parte hartu nahi dutenek, datorren urtarrilak 11 baino lehen Gizartekintzako telefono honetara deitu dezatela: 943- 157192.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide