Aktualitatea

Bertako produktuen azoka eta erraldoiak Lasaon, San Martin jaien azken egunean

Uztarria.eus | 2019-11-10 : 13:16 | Festak

 

Ostiral iluntzean hasi zituzten festak agurtzear dira Lasaon. San Martin jaietako igandean, aspaldiko urteetan ohikoa dutenez, bertako barazki, fruta, gozo eta animalien azoka egin dute goizean Toki-Alai pilotalekuan. Ikustekorik eta...

»» Ikusi argazki guztiak (28)

Herritarrak normaltasunez ari dira Espainiako Gorteetarako botoa ematen

Uztarria.eus | 2019-11-10 : 11:54 | Politika

 

Espainiako Gorteetarako hauteskunde eguna da gaur, igandea, eta herritarrek Kongresurako eta Senaturako ordezkariak aukeratuko dituzte. 09:00etan zabaldu dituzte hauteskunde mahaiak, eta azpeitiarrak normaltasunez ari dira botoa ematen dagokien hauteslekuetan...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

177 eskalatzailek parte hartu dute Euskal Presoak Euskal Harrietara Boulder Txapelketan

Uztarria.eus | 2019-11-10 : 11:00 | Kirolak

 

Azpeitiko Gaztetxeak eta Sokaitz eskalada taldeak antolatuta Euskal Presoak Euskal Harrietara XI. boulder txapelketa herrikoia jokatu zuten atzo zapatua, goiz eta arratsaldez gaztetxean. Kirola eta aldarria uztartu zituzten ekitaldian. Guztira...

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Jon Alberdik galdu egin du Lau eta Erdiko Promozio mailako finala

Uztarria.eus | 2019-11-09 : 19:42 | Kirolak

Jon Ander Peña tolosarrak 22 eta 15 irabazi dio azpeitiarrari Iruñeko Labriten jokatutako finalean.

 

Aurten ere zezenik ez da falta izan Errebaleko festetan

Uztarria.eus | 2019-11-09 : 18:35 | Festak

 

Atzo eta gaur ari dira ospatzen Bustinzuriko Errebalean San Martin festak. VII. Mus Txapelketarekin hasi ziren festetako ekitaldiak, atzo, ostirala, Pikua tabernan. Zazpi bikotek parte hartu zuten txapelketan, eta bikote...

»» Ikusi argazki guztiak (23)

San Martin festetan murgildu dira Lasaon

Uztarria.eus | 2019-11-09 : 17:41 | Festak

 

Lasaon atzo, ostirala, hasi zituzten samartinak, txupinazoa botata. Segidan, bertso afaria egin zuten auzo elkartean Andoni Egaña eta Maddalen Arzallus bertsolariekin. Afalondoa girotzeko, trikitilarien saioa izan zuten lasaotarrek.

Gaurko festa...

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Barealdia eta festa, Loiolako Sagardo Egunean

Uztarria.eus | 2019-11-09 : 16:40 | Aisia

 

Zapatu eguerdian euriak eta ekaitz giroak atseden hartuko zutela zioen gaurkorako eguraldi iragarpenak, eta itxaropen horrekin zeuden Loiolako Sagardo Egunaren antolatzaileak. 13:00etan basilikaren aurreko zabalunean hastekoa zen festa...

»» Ikusi argazki guztiak (21) »» Erantzunak: 2 (JLarranaga, Auntxe)

Zezenzale Batzordeak banatu ditu saninazioetako feriaren irabaziak

Uztarria.eus | 2019-11-09 : 14:46 | Gizartea

 

San Martin egunaren bueltan banatu ohi ditu Azpeitiko Zezenzale Batzordeak saninazioetako zezenketekin ateratako etekinak, eta gaurko eguna aukeratu dute aurtengo zezenketen irabaziak banatzeko. Azken urteetan bezala, hiru erakunderen artean banatu...

»» Ikusi argazki guztiak (7) »» Erantzunak: 1 (Gabiriko Pablo)

Esklabak-Iturtzuloko bigarren faseko etxeen inguruko informazio bulegoa irekiko du udalak

Uztarria.eus | 2019-11-09 : 11:00 | Hirigintza

Babes ofizialeko 39 etxebizitza eta udal sustapeneko 28 eraikiko dituzte Esklabak-Iturtzuloko bigarren fasean. Herritarrek izan ditzaketen kezkak argitzeko, informazio bulegoa irekiko du udalak datorren astean Foru pasealekuko erakusketa aretoan. Etxebizitzetarako izena emateko epea abenduaren 2ra bitartean dago zabalik.

 

Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzen berri emango du Uztarriak igandean

Uztarria.eus | 2019-11-08 : 18:43 | Politika

Hauteskundeak direnero egiten duen moduan, Uztarria.eus-ek igandean bertan emango du Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzen berri webgune honetan.

 

Herritarrak irudietako protagonista, Argazki Astean

Uztarria.eus | 2019-11-08 : 18:23 | Kultura

 

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako Argazki Astearen barruan, herritarrek hartu dituzte kaleak egunotan. Hain zuzen ere, Kale Estudio Herrikoia egin zuten atzo, osteguna, pintxo poteoaren unea aprobetxatuta. Berez, kioskoan ziren argazkiak...

»» Ikusi argazki guztiak (21)

Udalak ekin dio 2020ko aurrekontuak osatzeko prozesu parte-hartzaileari

Uztarria.eus | 2019-11-08 : 16:00 | Udala

Urrian zehar auzoetako bizilagunen beharrak eta eskaerak ezagutzeko hainbat bilera egin ostean, aurrekontuak osatzeko azken txanpan sartu da udala. Udalak abenduan onartuko ditu 2020rako aurrekontuak, eta dagoeneko hasi da horiek osatzeko prozesu parte-hartzailearekin. Datozen asteetan bilerak egingo dituzte herriko eragileekin, eta ekarpenak egiteko postontziak jarriko dituzte herriko hainbat txokotan. 

 

Hainbat berrikuntzarekin egingo dute Azpeitiko merkatariek moda desfilea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Bertan Merkatari Elkartea | 2019-11-08 : 15:00 | Ekonomia

Azpeitiko dendarien moda desfilea izango da azaroaren 15ean, ostirala, 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Azaroaren 11n...

Azpeitiko Ikasberri Ikastolako DBH1eko taldeak irabazi du Sormena Argazkigintzan Lehiaketa

Uztarria.eus | 2019-11-08 : 14:03 | Kultura

 

Azpeitiko Argazki Elkartearen 35. urteurrena dela eta, Argazki Astea ospatzen ari dira egunotan herrian. Egitarau horren barruan, Sormena Argazkigintzan Lehiaketa egin dute, eta herriko ikastetxe guztietako 500 bat ikasleek parte...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Literaturaren ertzak jorratu dituzte lau idazle azpeitiarrek

Uztarria.eus | 2019-11-08 : 12:33

Lau idazle, eta gai bat: literatura. Pako Aristi, Alaitz Olaizola, Jose Luis Otamendi eta Joxean Agirre parez pare. Laurak Azpeitian jaioak, idazle izatearen eta idaztearen ertzak jorratzen aritu ziren atzo...

Jon Alberdi: "Final gogorra izango da, Peña II.ak txapelketako partida denak irabazi baititu"

Uztarria.eus | 2019-11-08 : 11:30 | Kirolak

Ez du marka makala egin Jon Alberdi (Azpeitia, 1999) pilotariak profesionaletan debuta egin eta hilabete gutxira. Izan ere, bihar, zapatua, promozio mailako Lau eta Erdiko Txapelketaren finala jokatuko du Iruñeko Labrit pilotalekuan, Peña II.aren kontra. Lehiarako "gogoz" dago azpeitiarra.

 

Astelehenean hasiko dira San Martin egoitzan beren astea ospatzen

Uztarria.eus | 2019-11-08 : 10:30 | Gizartea

Urtero legez, igandera bitartean hainbat ekintza egingo dituzte egoiliarrek, haien senideek, boluntarioen nahiz egoitzako langileek aste osoan zehar; izan ere, besteak beste, bertso saioaz, musika emanaldiez, karta-joko saioaz eta bazkariaz gozatu ahal izango dute.

 

Eneritz Romero: "Askok diote emakumeok hobeto gidatzen dugula"

Uztarria.eus | 2019-11-08 : 09:31 | Gizartea

Egun Bartzelonan bizi da Romero. Azafata lanetan badabil ere, garbi du hegazkineko pilotu izan nahi duela, eta horretarako prestatzen ari da. Zu zeu atalerako elkarrizketatu du Mireia Galarza kazetariak 2019ko urriko Uztarria aldizkarian.

 

»» Erantzunak: 1 (Tx)

Urtzi Lopetegik Gipuzkoako Gomazko Paleta Txapelketaren finalaurrekoa jokatuko du bihar

Uztarria.eus | 2019-11-08 : 09:30 | Kirolak

Real Sociedad taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak Urtzi Lopetegi azpeitiarrak eta Iker Epelde azkoitiarrak bihar, ostirala. Azkoitiko Gurea pilotalekuan izango da partida eta 19:00etan hasiko da.

 

Holy Txala eta Kezkak taldeen kontzertuak izango dira gaur Orkatzen

Uztarria.eus | 2019-11-08 : 08:29 | Kultura

22:30ean hasiko dira emanaldiak. Hardcore eta rock doinuak entzun ahal izango dira Orkatz tabernan.

 

Emaitzak: 28741 | Orriak: 1 2 3 4 5 6 7 8 9 ... 1435 1436 1437 1438