Aktualitatea

"Azpeitian Zer?", egia zer?

Imanol Elias Odriozola | 2002-03-12 : 10:03 | Iritzia

Honako ohar hau bidali genuen, behar bezala sinaturik, aipatzen den alea eskuratu ondoren:

Nobilleroen V. Mundu Topaketako finalaurrekoak ikusteko irteera

Kinttela Zezen Elkartea | 2002-03-11 : 19:03 | Taldeak

Kinttela Zezen Elkarteak Donostiako Illunben egingo den Nobilleroen V. Munduko Topaketako bigarren finalaurrekoa ikusteko, eta ondoren Petritegi sagardotegian afaltzeko irteera antolatu du, martxoaren 23an.

Zortzi gazte deklaratzera deituak izan dira 'Autoritateei erasotzearen' akusaziopean

AGZ?! | 2002-03-11 : 19:03 | Herria

Elegante eguneko gertaeren ondorioz zortzi gazte deklaratzera deituak izan dira Autoritateei erasotzearen akusaziopean. Atzo deklaratu zuten gazteek Azpeitiko Epaitegian.

 

Jende asko asteburuko kultur ekitaldietan

Uztarria | 2002-03-10 : 20:03 | Taldeak

Ostiralean, larunbatean eta igandean Uztarria Kultur Koordinadorako taldeek antolatutako ekitaldietara jende asko hurbildu zen

 

Jokin Uranga ere finalera

Uztarria.com | 2002-03-09 : 18:03 | Taldeak

Atzo, Zestuako Kultur Etxean jokatu Bertsolari Gazteen I. Erniarraitz Sariketaren bigarren finalerdia izan zen. Hiru herritarrek abestu zuten: Jokin Uranga, Beñat Lizaso eta Haritz Etxeberriak. Nahikari Gabilondo izan zen puntu gehien jaso zituena, eta Jokin Uranga ere finalera igaroko da.

Zuhaitz egunean landatutako zuhaitzak atera egin dituzte

Uztarria.com | 2002-03-08 : 12:03 | Besterik

Pasa den larunbatean Azpeitian zuhaitz eguna izan zen eta orduan 250 zuhaitz landatu ziren Ingurugiro Etxearen inguruan. Hurrengo egunean hauetako gehienak landatutako lekutik atera egin zituen norbaitek, ez atera bakarrik gainera zuhaitz hoiek beraiek desagertu egin baitira.

 

Hitzordu bat Donostian Bake Konferentzia bultzatzeko

Azpeitiko Elkarri-ren tailerra | 2002-03-07 : 22:03 | Besterik

Datorren igandean, martxoaren 10ean, hiri martxa bat izango da Donostian elkarrik antolatuta, goizeko 11etan Haizeen Orrazitik abiatuta Zurriolatik barrena Boulevard-era iritsi arte. "Lagun iezaguzu akordioa lortzen" izenburuarekin, Bake Konferentziari gizartearen babesa eta bultzada ematea da helburua,lehen adostasun bat lortzea posible denaren uste sendoa dugun une honetan.

Bailarako bi zentral eoliko atzera bota dira

ERKAXO | 2002-03-07 : 22:03 | Iritzia

Izazpi-Samiño-Oleta eta Hirukurutzeta-Karakate zentral eolikoak atzera bota ditu Eusko Jaurlaritzako industria, merkataritza eta turismo sailak. Arrazoi nagusitzat bertan dauden metal garaiko aztarna arkeologikoak hartu dituzte.

Ezinduentzako laguntzak eskatzeko epea zabaldu da

Gizartekintza Saila | 2002-03-07 : 13:03 | Besterik

Gizartekintza Sailak jakinarazi nahi du, beste urteetan bezala, aurtengoan ere ezinduek laguntza eskatzeko epea zalbadu dela.

Itsasi eta Argazki Elkartearen 25. urteurrena dela eta argazki erakusketa

Itsasi dantza taldea-Azpeitiko Argazki Elkartea | 2002-03-06 : 21:03 | Taldeak

Itsasi Euskal Kultur Taldearen sorreraren hogeita bosgarren urteurreneko ekitaldiak direla eta, martxoaren 9tik 24ra bitartean, taldeari buruzko argazki erakusketa ikusteko aukera duzue Olazko Amaren Plazatxoan.

Xoxoteko aterbea eraberritzeko herritarren laguntza eskatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak

Uztarria.com | 2002-03-06 : 17:03 | Taldeak

Xoxoteko aterbea 2000. Urteko iraila ezkeroztik itxita dago, Urola bailarako Osasun Publikoak aterbera egindako ikustaldi baten ondorioz. Orduan, Osasun Publikoak aterpeak gutxiengo garbitasuna eta osasun baldintzak ez zituela eta eman zuen aterpea ixteko agindua, aterbe bezala erabiltzeko nahiko baliabiderik ez zuela argudiatuz.

 

Diego Garciaren oroimenez izango da Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia

Uztarria.com | 2002-03-06 : 16:03 | Kirolak

Atzo Donostian emaniko prentsaurrekoan antolatzaileek adierazi zuten hemendik aurrerako maratoi erdiak Diego Garciaren omenezkoak izango direla.

Artisautza azoka igandean

Uztarria Kultur Koordinadora | 2002-03-06 : 11:03 | Besterik

Kulturaldiko ekitaldi gehiago izango dira asteburuan. Igandean, artisautza azoka egingo da egun osoan.

Baina, zenbat lagun zabiltzate Uztarria.com-en?

Uztarria.com | 2002-03-05 : 22:03 | Uztarriaeus

Interneten, erabiltzaileak egiten duen eskaera bakoitza gorde egiten da. Noiz, zer orri eskatzen den jakin daiteke eta datuok aztertuz gero, informazio mordoa atera: zenbat sarrera dituen webguneak, zein ataletan ibiltzen den jendea, zer joera dituen, nondik datorren, eta abar. Uztarria.com-eko datuekin horixe egin dugu, aztertu, eta hona hemen bi hilabeteotako emaitzak eta zenbait ondorio.

 

Establezimendu batzuek Kontseiluari bere kanpaina luzatzeko eskatu diote

Kontseilua | 2002-03-05 : 19:03 | Besterik

“Azken pezetak eta liberak zein lehen euroak euskararen alde” kanpaina otsailarekin batera amaitutzat eman du Kontseiluak, eta dirua biltzeko erabilitako itsulapikoak martxoan zehar jasoko ditu establezimenduetatik. Une honetan balantze ekonomikoa egiteko datu nahikorik ez badago ere, Kontseiluak oso positiboki baloratu du herrietan ekimen honek izan duen harrera.

Tokiko Agenda 21ek argazki lehiaketa antolatu du

Uztarria.com | 2002-03-05 : 15:03 | Besterik

Azkoitia-Azpeitia Agenda 21ek Gure inguruari begirada bat lemapean argazki lehiaketa antolatu du, Lagun Onak Mendi Bazkuna, Azpeitiko Argazki Elkartea eta Anaitasuna Mendi Bazkunaren laguntzarekin. Guztira hamabi sari izango ditu lehiaketak.

 

Uztarria.com-en inkesta eta eztabaida berriak

Uztarria.com | 2002-03-05 : 13:03 | Uztarriaeus

Martxoko lehen hamabostaldirako eztabaida eta inkesta berriak proposatzen ditu Uztarria.com-ek. Planteatutako gaien inguruan parte hartzera gonbidatzen ditugu webgune hau bisitatzen duten herritar guztiak.

Larunbatean ospatu zen Zuhaitz Eguna Azpeitian

Uztarria.com | 2002-03-04 : 20:03 | Besterik

Larunbatean, martxoaren 2an, 2002 urteko Zuhaitz Eguna ospatu zen Azpeitian. Azkoitiko eta Azpeitiko alkateek, Foru Aldundiko agintariekin batera Ingurugiro Etxearen aurrean lizar bat landatu zuten. Gipuzkoako basoen egoera eta 2002 urterako lanen aurreikuspenen berri ere izan genuen.

 

Jexu Agirre Sarasua Baiteko zozketan saritua

Baite Euskara Elkartea | 2002-03-04 : 19:03 | Taldeak

Jexu Agirre Sarasuak jasoko du Baite Euskara Elkarteak zozketatu duen Euskal Herria multimedia entziklopedia. Entziklopedia Sarea informatika dendak eskaini du, Baiteko bazkide laguntzaile gisa.

 

Leire Ostolaza sailkatu da finalerako

Uztarria.com | 2002-03-02 : 12:03 | Taldeak

Atzo, Azkoitiko Kultur Etxean Bertsolari Gazteen I. Erniarraitz Sariketako lehen finalerdia izan zen. Garaile Leire Ostolaza azpeitiarra suertatu zen, ondorioz zuzenean martxoaren 23an Azpeitian izango den sariketako finalera pasako da.

 

Emaitzak: 28741 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1427 1428 1429 1430 1431 1432 1433 1434 1435 1436 1437 1438