Aktualitatea

Ricardo Tricio: “Azpeitian afizio handia eta oso ona dago"

Uztarria.eus | 2003-03-19 : 11:03 | Kirolak

Martxoaren 15eko IV. Ikasberri Rallysprinta zela eta etorri zen Ricardo gurera. Logroñokoa da eta duela 24 urte hasi zen Errioxa eta Euskal Herriko auto lasterketetan parte hartzen. Lasterketa hasi aurretik egon zen Uztarriakoekin.

Diarteko ikasleek artelanak salmentan jarri dituzte Boliviako umezurtz-etxe bat laguntzeko

Uztarria.eus | 2003-03-19 : 10:03 | Besterik

Diart arte estudioko ikasleek eta irakasleak Betharrametako erakustokian euren artelanak salgai jarri dituzte Boliviako umezurtz-etxe bat lagundu asmoz. Egindako aurreikuspenen arabera ekimen honen bidez 2.400 euro lortuko dira. Erakusketa eta salmenta astelehenean jarri zuten martxan, eta dagoeneko hamar koadro saldu dituzte.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Giro beroa Urtzi Tabernan

Jose Luis Otamendi | 2003-03-18 : 15:03 | Herria

Igande arratsaldean Arratiako Zantzoa taldeak Geizpetatik poesia emanaldiarekin ikuslegoa beretu zuen.

 

Bautista Barandalla askatu arte baraualdia

Azpeitiko Askatasuna | 2003-03-17 : 17:03 | Iritzia

Bautista Barandalla, euskal preso politikoaren berehalako askatasuna eskatuz baraualdiak egingo dira asteburutan, Sindikatu Zaharrean. Joan den, asteburuan, hasi zen baraualdiarekin eta Bautista Barandalla askatu arte egingo dira.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Asteburuan ospatuko dira San Jose jaiak Loiolan

Loiolatxo Elkartea | 2003-03-17 : 16:03 | Herria

Etzi, martxoaren 19an, San Jose Eguna dugu, loiolatarren eguna, eta auzotarrek astebururako utzi dituzte festa ospakizunak. Urteroko asto lasterketaz gain, aurten bigarrengoz Mendi Biathloia antolatu da.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Iñaki Alberdik irabazi zuen IV. Ikasberri Rallysprinta

Uztarria.eus | 2003-03-17 : 12:03 | Kirolak

Iñaki Alberdik eta Jorge Del Cidek irabazi zuten larunbatean, martxoaren 15ean, Errezil bidean ospatu zen IV. Ikasberri Rallysprinta. Alberdi proba osoan aurretik izan zen eta azkenean minutuko aldea atera zion bigarrenari.

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Izeta IIak irabazi zuen apustua

Uztarria.eus | 2003-03-17 : 11:03 | Besterik

Izeta II.ak irabazi zuen Goenatxoren kontra jokatutako apustua eta jokoan ziren 12.000 euro eskuratu zituen. Goenatxo ondoezik jarri zen eta ezin izan zuen hirugarren txandan parte hartu. Ordu arte apustua parekatuta zen.

Ikasberriko ikasleak Uztarriako egoitzan izan dira

DBHO-1eko ikasberriko ikasleak | 2003-03-14 : 11:03 | Uztarriaeus

Ikasberri Azpeitiko Ikastolako DBHO-1eko ikasleak Uztarrian izan dira aldizkaria eta webgunearen funtzionamendua ikusi asmoz.

 

Azpeitiarrek ere bat egin dute Egunkariaren aldeko elkartasun egunarekin

Uztarria.eus | 2003-03-13 : 15:03 | Euskara

Kontseilua eta Egunkariako langileen deialdiari hainbat azpeitiarrek erantzun dio, eta lanuzteak eta elkarretaratzeak izan dira herriko gune ezberdinetan. Gaur arratsalderako ere elkarretaratzeko deia egin da. Elkarretaratzea Enparantza Nagusian 20:00etan izango da. Goizeko ekitaldiak argazkitan bildu ditugu albiste honetan.

 

Egunkariaz arituko dira Egunkariako langile azpeitiarrak

Azpeitiko Baite Euskara Elkartea | 2003-03-13 : 15:03 | Euskara

Hasera batean Koldo Izagirre zen, datorren asteazkenean, martxoaren 19an, Baitek antolatutako hitzaldia ematekotan, baina Izagirrek ezin duela eta Egunkariako langile azpeitiarrak emango dute hitzaldia.

Mila korrikalari baietz X. Azkoitia-Azpeitia Nazioarteko Maratoi Erdian

Uztarria.eus | 2003-03-12 : 11:03 | Kirolak

Azkoitia-Azpeitia Diego Garciaren oroimenezko maratoi erdia martxoaren 29an izango da. 16:30ean izango da irteera Azkoitian. Eta Azpeititik Loiolarako ibilbidean bukatuko da urtero bezala. Hamargarren maratoi erdi honetan mila partehartzailera helzea nahi dute antolatzaileek.

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

IV. Ikasberri Rallysprinta Errezil bidean egingo da

Uztarria.eus | 2003-03-12 : 11:03 | Kirolak

Donostian, atzo (martxoak 11) aurkeztu zen larunbatean, martxoaren 15ean, ospatuko den IV. Ikasberri Rallysprint-a. Aurtengo edizioan ibilbidea aldatu da, eta Errezil bidean egingo da, ohiko Urraki bidean egin ordez. Parte hartzaile kopurua mugatu egin da, eta 60 auto gidarik hartuko dute parte.

 

»» Erantzunak: 11 (Uztarria.eus...)

Azpeitiko Sozialista Abertzaleak taldearen 2003. urterako aurrekontu-proposamena

Azpeitiko Sozialista Abertzaleak | 2003-03-11 : 16:03 | Herria

Joan den urteko dinamikari jarraituz, Azpeitiko Sozialista Abertzaleak udal taldeak 2003.urteko udal aurrekontuen proposamena lantzen dihardu herritarren parte hartze ahalik eta zabalena bilatuz.

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Elkarlana, independentziatik

Egunkaria-ko langile azpeitiarrak | 2003-03-10 : 15:03 | Iritzia

Hauxe da EGUNKARIAko langileok, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren artikuluari erantzunez, asteburuan argitaratu duguna.

»» Erantzunak: 12 (Uztarria.eus...)

EHEk deituta 70 lagun bildu ziren plazan ostiral arratsaldean

EHE | 2003-03-10 : 15:03 | Euskara

Pasa den ostiral arratsaldean 70 lagun elkartu ziren Enparantza Nagusian Euskal Herrian Euskaraz taldeak deituta Euskal Herririk ez euskararik gabe lelopean egindako elkarretaratzean.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Lan munduan emakumearen egoera salatzeko konzentrazioa egin da LAB-ek deituta

Uztarria.com | 2003-03-07 : 12:03 | Besterik

Emakumearen Nazioarteko eguna ospatuko da bihar martxoaren 8an. Hori dela eta, LAB sindikatuak kontzentrazioa egin du eguerdian herriko enparantzan "diskriminaziorik ez, aukera berdinak" lelopean.

 

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Adierazpen askatasunaren eta euskararen aurkako erasoaldiaz

Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz | 2003-03-05 : 18:03 | Euskara

Euskarak, euskaldunok eta Euskal Herriak jasaten dugun zapalkuntza egoera ikusita, indarrak biltzeko unean gaude. Horri ekin behar diogu ditugun baliabide guztiak erabiliz eta indartuz, borroka eginez. Honela, Azpeitiko EHEk martxoaren 7rako mobilizazio eguna deitu du, eta arratsaldeko 19:30ean manifestazio bat egingo da Azpeitian.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Berdintasuna, justizia-kontu hutsa

ELA Sindikatua | 2003-03-05 : 16:03 | Besterik

Sobera dakigu denok mundu osoko emakumeok desabantaila handiak ditugula gizonezkoekin alderatuta. Emakume sektore batzuek aurrera egin dute azken urteotan eta desberdinatasunak gutxitzea lortu dute. Hala eta guztiz ere, bidegabekeria asko eta asko dago oraindik ere, eta alor guztietan ez da kemen berberaz egiten berdintasunaren alde. Honako datuok adierazten digute beharrezkoa dela oraindik ere mundu osoan emakumezkoen eskubideak aldarrikatzea:

Martxoaren 13an Bai Euskaldunon Egunkariari

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, ELB, HIRU eta EGAS | 2003-03-05 : 16:03 | Euskara

Martxoaren 13a Egunkariari elkartasuna adierazi eta itxiera salatzeko eguna izango da Azpeitian ere. Sindikatuek ordubeteko lanuztera, 11:30etik 12:30era, deitu dute egun horretan.

»» Erantzunak: 14 (Uztarria.eus...)

Martxoko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria.eus | 2003-02-28 : 12:02 | Taldeak

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatu da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara. Banatu den zenbakia martxokoa da, izan ere inauteriak direla eta aurreratu egin dugu aldizkaria eta ohi bezala hileko lehen ostiralean atera beharrean gaurko banatuta izango da. Eta beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Jadanik, bi aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Emaitzak: 27029 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1319 1320 1321 1322 1323 1324 1325 1326 ... 1349 1350 1351 1352