Aktualitatea

Valdemoroko auziaren inguruan ez zen adostasunik lortu udaletxean

uztarria | 2003-05-21 : 19:05 | Udala

Valdemoroko presoen egoera larria dela eta mozioa aurkeztu zuen Azpeitiko Sozialista Abertzaleak (ASA) taldeak udalean. Mozioa ez zen onartu, EAJk eta EAk kontrako boza eman baitzuten.

 

Udalak tortura ekiditeko 9 puntuak onartu ditu

uztarria | 2003-05-21 : 16:05 | Udala

Iragan maiatzaren 5ean TATen prebentzio plana onartu zuen Udalak. Tortura ekiditeko bederatzi puntuak jasotzen zituen mozioarekin batera 1200 herritarren sinadurak jaso zituzten udaleko taldeek.

Nola banatuko dira eserlekuak hauteskundeetan?

Uztarria.com | 2003-05-21 : 13:05 | Herria

Botoen arabera eserlekuak banatzeko, D'Hondt legea erabiltzen da hauteskundeetan. Bada, kalkulu hori automatikoki egiten duen "kalkulagailua" jarri du martxan Sustatu webguneak. Berezitasun batekin: kalkulu bikoitza egiten du, legez kanpo utzitako zerrendak kontutan hartuta, eta kontutan hartu gabe. Azken hauteskundeetako emaitzekin probatu dugu tresna, eta hona emaitzak.

 

»» Erantzunak: 15 (Uztarria.eus...)

Enparan kalean etxea bota dute

uztarria | 2003-05-21 : 12:05 | Udala

Enparan kaleko 34. zenbakia bota dute gaur, udalaren aginduz. Bertan Udak sustapeneko etxebizitzak egiteko asmoa dute.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

'Kafe' eta Haikako beste inputatuen gurasoek beraien seme alabak bi urtez gartzelan egon izana salatu dute

uztarria | 2003-05-20 : 18:05 | Besterik

Haika eta Segiko sumarioetan inputatutako presoen gurasoak larunbatean batzarra egin zuten Gasteizen, beraien seme alaben egoera aztertzeko.

Urolaerdia.net orria sortu da Azpeitia eta Azkoitiko turismoa bultzatzeko

Uztarria.eus | 2003-05-20 : 17:05 | Herria

Urola Erdia eskualdea ezagutzeko eta bisitatzeko, Azkoitiak eta Azpeitiak www.urolaerdia.net orrialdea aurkeztu dute.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Nuarbe gogor hasi zen lur gaineko Launako Txapelketan

uztarria | 2003-05-20 : 17:05 | Kirolak

Nuarbe lehenengo postuan gelditu zen, larunbatean hasitako Launako txapelketan.

Habea: "Habea eta AuB plataformen bozak etxe guztietara banatzen saiatuko gara"

Uztarria.eus | 2003-05-20 : 16:05 | Herria

Habea Azpeitiko plataformak AuBren nahiz Habearen bozak herritar guztiengana iristeko ahalegin guztiak egingo dituela jakinarazi du. Lan horretan azpeitiar guztien laguntza eskatu dute, "bozak non falta diren esanaz, bakoitzak bere inguru gertuenean bozkak ziurtatuaz, bozen lapurketak salatuaz, banaketan parte hartuaz eta bakoitzak egoki ikusi ditzakeen bestelako gauzak eginaz".

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

Aerobik eta gimnasia ikastaroan izena emateko deialdia egin du Udal Kirol Patronatuak

uztarria | 2003-05-19 : 17:05 | Kirolak

Aerobik eta gimnasiako ikastaroetan parte hartu nahi duenak orain du izena emateko aukera. Kiroldegian eta igerilekuan eman dezake izena ikastaro horietara joan nahi duenak, edo bi zenbaki hauetako batera deituz: 943814121 edo 943813069.

Urola Ikastolak behin behineko informazio gela zabalduko du bihar

Urola Ikastola | 2003-05-19 : 16:05 | Besterik

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk informazio gela bat zabalduko du bihar Hartzubiko errota aurrean dagoen lokalean. Informazio gela maiatzaren 24a arte irekita izango da bertara hurbildu nahi duen ororentzat.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Irak - Larrialdia

Azpeitiko Caritas | 2003-05-16 : 16:05 | Taldeak

Denok dakigun bezala nahiz eta azken bolada honetan gerraren aurka entzun ditugun iritzi guztiak ozen ahoskatu diren, nahiz eta bonba inteligenteak bota dituzten, nahiz eta gaiztoen aurka izan diren erasoak, benetan kaltetuak izan direnak zibilak izan dira eta bonba eta tiroez gain kalte gehien sortuko duen egoera honakoa izango da, alegia, botika eskasia, janari eskasia eta ur eskasia.

Habeak babestutako 150-200 etxebizitza egitea proposatu du

uztarria | 2003-05-15 : 20:05 | Herria

Babestutako 150-200 etxebizitza egitea, Izarraizpen kirol eta aisia gunea osatzea, Arcelor lekuz aldatzea, Alde Zaharra eraberritzea eta Sanjuandegin kale peatonalizatua jartzea proposatu du Habeak, hirigintza alorrean. Urrestila eta Nuarberako proposamenak ere egin dituzte.

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Iragan larunbatean ireki zuten Aitonena II berria, Sanjuandegin

uztarria | 2003-05-15 : 17:05 | Herria

Aitonena II, Sanjuandegiko zaharren etxeak, egoitza berria du iragan larunbatetik. Salbe 34an dute egoitza berria zaharrek, Izaro alboan. Lehen zuten egoitza txiki geratu zelako egin dute leku aldaketa, eta han ludoteka egiteko asmoa dute orain.

 

Ilunpe Pilota Elkartearen erantzuna dela eta bi hitz

Ikasberri Pilota Elkartea | 2003-05-15 : 11:05 | Iritzia

Duela 6 urte Ikasberri pilota elkartearen sorrera zela eta gure asmoen berri emateko Ilunpe pilota elkarteko ordezkariekin egin genuen bilera. Lehen momentutik beraienganako konpetentzia ikusten zuten gure plangintzan eta ezin onar zezaketen beste elkarterik egotea, beraien ustez bete beharreko hutsunerik ez baitzegoen.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

EBA ligako igoera finala Azpeitian jokatuko da

uztarria | 2003-05-14 : 17:05 | Kirolak

EBA ligako igoera final aurrekoa eta finala Azpeitian jokatuko da, maiatzaren 24 eta 25 ean. Jostaldi kirolak, Atletiko UPV, Padura eta Siglo XXI taldeak arituko dira norgehiagoka.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Egunkari berrirako akzioak salgai

uztarria | 2003-05-14 : 16:05 | Besterik

Euskarazko kazeta egiteko diru bilketa hasi da, eta Azpeitian ere badu islada. Herrian 54 mila euro bildu behar dira akzioetan, eta akzioak eskuragarri ditu nahi dituenak.

»» Erantzunak: 4 (Uztarria.eus)

Fernando Madina: "Euskal Herrian beti oso harrera ona jaso izan dugu ikuslegoaren partetik"

Uztarria | 2003-05-13 : 16:05 | Kultura

Fernado Madina Reincidentes musika taldeko abeslaria da. Elkartasun egunean etorri zen Azpeitira, lehen aldia zuten hemen kontzertua eskaintzen zutela. Sevillakoa izan arren, aita Lazkaokoa du eta betidanik izan du harreman berezia Euskal Herriarekin. Kazetari lanetan ere jardundakoa da, 1992-93 urteen artean Egin egunkarirako Andaluziako korreponsal aritu baitzen.

 

Elkartasun Egun jendetsua egin zen larunbatean

Uztarria.eus | 2003-05-12 : 11:05 | Herria

Joan den larunbatean, maiatzaren 10ean, Elkartasun Eguna ospatu zen Azpeitian. Egunean zehar hainbat ekitaldi izan zen herrian, tartean Elkartasun Krosa. Krosak sei kilometroko ibilbidea zuen eta 167 lagunek amaitu zuten lasterketa.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Bai Euskarari Ziurtagiria-ren bigarren bilera izan zen maiatzaren 6an

Baite Euskara Elkartea | 2003-05-09 : 19:05 | Euskara

Baiteren eskutik martxan dago Bai Euskarari Ziurtagiria herrian; Bai Euskarari Akordio eta Konpromiso Prozesua herrian abian jarri zenetik bigarren bilera maiatzaren 6an izan zen, eta bertan herriko sektore desberdinetako (lan mundua, merkataritza, kultura,...) gizarte eragileak egon ziren ordezkatuak.

Urrestildarren altxorra kalean da

Uztarria.eus | 2003-05-09 : 17:05 | Kultura

Urrestillatik datoz kantari, Urrestillako eliza kantuak eta kanta herrikoiak jaso dituzte Urrestillako musika altxorra CDan. "CD hau egin dugun guztiok Urrestillan jaio ginen. Maite dugu Urrestilla, umeak ginela Urrestillak gu maite izan gintuelako. Urrestillak eman zizkigun gero bizitzan hain baliagarriak izango zitzaizkigun gauza asko: hizkuntza, kultura, nortasuna eta kantua...", hala dio CDarekin batera argitara eman duten eta gaur bertan aurkeztu duten liburuxkako hitzaurreak.

 

Emaitzak: 25240 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1225 1226 1227 1228 1229 1230 1231 1232 ... 1259 1260 1261 1262