Aktualitatea

Euskarazko egunkari berria diruz laguntzeko deia egin dute herriko zenbait eragilek

Uztarria.eus | 2003-06-07 : 17:06 | Herria

Egunkariaren aldeko egunaren baitan herriko zenbait eragileren hitza entzun da gaur, eurek euskarazko egunkari berriaren aldeko apustua egin dute akzioak erosita eta herritarrei deia luzatu die akzioak erosiz diruz laguntzeko euskarazko egunkaria.

 

'Egunkariaren aldeko eguna' egingo da bihar Azpeitian

uztarria | 2003-06-06 : 16:06 | Herria

Egun guztian zehar egongo dira ekitaldiak bihar, Egunkariaren aldeko egunean. Ateratzen den diru guztia kazeta euskaldunerako izango da.

Zezen Plazaren lehen mendeurrenaren ekitaldiak hasiko dira gaur

Uztarria.eus | 2003-06-06 : 15:06 | Herria

Azpeitiko zezen plazaren lehen mendeurrenaren (1903-2003) ospakizunak izango dira gaur eta igandean. Gaur pelikula baten emanaldia izango da eta igandean liburu aurkezpena eta eskultura eskaintza izango dira eguerdian.

Areto futboleko taldeak entrenamentu irekiak egitea erabaki du

uztarria | 2003-06-05 : 17:06 | Kirolak

Azpeitiako areto futboleko taldeak gaur egun duena baino jende gehiago bildu nahi du denboraldi berrirako.

Ingurugiro Etxeak eta INEM-ek 'Nekazalgunetako agente dinamizatzaile ekologikoak' kurtsoa abiatuko du

uztarria | 2003-06-05 : 17:06 | Taldeak

Nekazalgunetako agente dinamizatzaile ekologikoak kurtsoa abiatu nahi dute INEM-ek eta Ingurugiro Etxea Fundazioak, elkarlanean.

Gogoetak Egunkari berriaren aurrean

Pako Aristi (idazlea) | 2003-06-05 : 14:06 | Iritzia

Arraroa egiten zait egunkari bati buruz hitz egitea. Egunkaria normalean enpresa batek ateratzen du; egunkaria normalean zu lotan zaudelarik egiten dute, zuk goizean eroslekuan aurki dezazun; egunkaria, beraz, norbaitek aurrez lan egin duelako heltzen zaigu eskura euro baten truke.

Joseba Albizu txirrindulariaren jarraitzaileek 'Peña Erreka' taldea osatu dute

uztarria | 2003-06-04 : 18:06 | Kirolak

Joseba Albizu azpeitiar txirrindulariaren jarraitzaile batzuek Erreka Taldea osatu dute, txirrindulariari laguntza eta babesa emateko asmoarekin.

Habeak "oso positiboki" baloratu ditu hauteskundeak

uztarria | 2003-06-04 : 17:06 | Herria

Habea pozik da hauteskundeetan lortutako emaitzekin. "Inoiz eman diren baldintza okerrenetan, egin den lanak eta mobilizatu den herritar kopuruak aurrera begirako ikuspegi ezin hobeagotan ezartzen baikaituzte". Ekainaren 14an "lortutako" eserlekuak "eskuratzera" joango direla iragarri dute.

 

»» Erantzunak: 6 (Uztarria.eus...)

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuek hainbat ekintza egin dituzte maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean

uztarria | 2003-06-02 : 18:06 | Besterik

Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean ikasturtean zehar egindako lanen erakusketa egon da Betharram ikastetxeko kaperan. Larunbatean antzerkia ere egon zen, Lakrikun taldeak Greban gaude antzezlana eskaini zuen.

Uztarriak lokal berria du

uztarria | 2003-06-02 : 18:06 | Besterik

'Uztarria'-k lokal berria du gaurtik aurrera. lehengo etxe berean gaude, baina, pisu bat beherago.

 

»» Erantzunak: 8 (Uztarria.eus...)

'Berria berri' atala martxan da uztarria.com-en

uztarria | 2003-05-29 : 18:05 | Uztarriaeus

Uztarria.com-ek Berria berri atala jarri du martxan. Egunkari euskalduna egiteko kanpaina da Berria berri, eta Azpeitian ere badu bere oihartzuna.

Ingurugiro Etxeak produktu ekologikoen kooperatiba osatu nahi du

uztarria | 2003-05-29 : 17:05 | Besterik

Ingurugiro Etxeak martxan jarri du produktu ekologikoen ekoizpena eta kontsumoa bultzatzeko proiektua.

 

Nuarbe nagusi Launako sokatiran

uztarria | 2003-05-27 : 12:05 | Kirolak

Lur gaineko sokatiran ekimen berria da Launako txapelketa, eta Nuarbe garaipenak lortzen ari da, arazo handirik gabe.

EBA ligako igoera finala Atletiko UPV-k irabazi zuen

uztarria | 2003-05-26 : 19:05 | Kirolak

Asteburuan jokatu zen EBA ligako igoera finala, Azpeitiko kiroldegian. Atletiko UPV-k irabazi zuen, eta Jostaldi kirolak 4. postuan geratu zen.

 

Grumaleko langileak protestan

ELA Urola Kosta | 2003-05-26 : 18:05 | Ekonomia

Beste era bateko presio neurriekin hastea ez dute baztertzen

 

»» Erantzunak: 29 (Uztarria.eus...)

Peñagarikanok erraz irabazi zuen lehen mailarako pasea

uztarria | 2003-05-26 : 17:05 | Kirolak

Kepa Peñagarikano pilotari gazteak 22 eta 9 irabazi zion Haritz Berraondori bigarren mailako finala. Sakez egin zituen 11 tanto, Berraondoren hutsak nabari utziz.

 

»» Erantzunak: 7 (Uztarria.eus...)

EA-EAJ, 15; PSE-EE, 1 eta PP, 1

Uztarria.com | 2003-05-25 : 22:05 | Herria

EA-EAJ koalizioak 15 zinegotzi izango ditu udalean; PP-k, aldiz, lehenbiziko aldiz lortu du zinegotzi bat, eta PSE-EE beste bat. Uztarriak atera duen hauteskundeetako ale berezia irakurri dezakezu hemen.

»» Erantzunak: 58 (Uztarria.eus...)

Asisko Urmeneta: "Gazte hizkeran, hizkera informalak indar handia du hizkuntza normalizatu guztietan"

Baite Euskara Elkartea | 2003-05-23 : 19:05 | Euskara

Aitonenako aretoan, maiatzaren 21ean, Baite Euskara Elkarteak gonbidatuta hitzaldi interesgarria eman zuen Asisko Urmeneta komikilariak. "Hizkera ez formala" hartu zuen gaitzat.

 

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Azpeitian Ertzain bati kotxea erre diote

uztarria | 2003-05-23 : 16:05 | Herria

Bart, 10:45ean autoa erre zioten Azpeitiko Ertzain bati.

»» Erantzunak: 33 (Uztarria.eus...)

Peñagarikanok pilotako lehen mailara igotzeko txartela jokoan du

Uztarria.eus | 2003-05-23 : 16:05 | Kirolak

Kepa Peñagarikano pilotari azpeitiarrak Aritz Berraondo antzuolarraren aurka bigarren mailako txapela jokatuko du igandean Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, 17:00etan. Bigarren mailako txapelarekin batera datorren urtean lehen mailan aritzeko aukera dute jokoan biek. Azpeititik pilota partida ikustera joateko autobusa ere antolatu du Ilunpek.

Emaitzak: 25240 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1224 1225 1226 1227 1228 1229 1230 1231 ... 1259 1260 1261 1262