Aktualitatea

Saninazioetarako festa egitaraua egiteko bilera egingo da ostegunean

uztarria | 2003-06-17 : 17:06 | Herria

Udaleko festa batzordeak bilera bat antolatu du ostegunean, arratsaldeko 20:00etan, "azpeitiar guztion Saninazio 2003ko festa programa osatzeko".

Herri arteko pilota txapelketan azkoitiarrek 1-2 irabazi zuten

uztarria | 2003-06-17 : 17:06 | Kirolak

Iragarpenak bete egin ziren, eta herri arteko eskupilota txapelketan azkoitiarrak izan ziren garaile iragan ostiralean Frontoi Txikian jokatutako partidetan.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Xabier Isasi UEUko zuzendariaren hitzaldia izango da bihar

Baite Euskara Elkartea | 2003-06-17 : 15:06 | Euskara

Euskarazko unibertsitatea izango du gaia Xabier Isasi UEUko (Udako Euskal Unibertsitatea) zuzendariak bihar, Aitonena Iean emango duen hitzaldian, 20:00etan. UEU, 30 urtetan zehar euskal unibertsitatea sortzen laguntzen ari da lanean.

Argazki rallya egingo da Azpeitian ekainaren 22an

uztarria | 2003-06-16 : 17:06 | Kultura

Azpeitiko Lehen rallya egingo da ekainaren 22an. Argazki rally berri bat izango da. Hamabi gai egongo dira, eta 36ko diapositiba karretea izango du bakoitzak. Ibilbidea herrian bertan izango da, eta 14:00etan amaituko da karretea itzultzeko epea.

Datorren kurtsorako ikastaro proposamena egin dakioke Gizartekintzari

uztarria | 2003-06-16 : 16:06 | Herria

Gizartekintzak datorren ikasturtean egin daitezkeen ikastaroen inguruko proposamenak jaso nahi ditu. Edonork egin dezake proposamena, beti ere uztailaren 14a baino lehen.

Tentsioa eta istilua nagusi udaleko kargu hartzean

Uztarria.eus | 2003-06-14 : 14:06 | Udala

Tentsioa eta istiluak nagusitu dira gaur eguerdian plazan eta udaletxean datozen legegintzaldirako udal agintarien kargu hartzean. Hamabost bozka jaso ditu Julian Eizmendik(EAJ-EA) eta bera izendatu dute alkate. Boto bat hutsa atera da. PPko ordezkaria, Francisco Piñeiro, ez da etorri Azpeitira kargu hartzera. Habeako lau ordezkariek, "jasotako botoen arabera" dagozkien lau zinegotzi aulkiak hartu eta kalera atera dituzte.

 

»» Erantzunak: 18 (Uztarria.eus...)

Arceloren (Marcial Ucin) transformadore batek su hartu du

Uztarria.eus | 2003-06-13 : 19:06 | Herria

Bigarren su bat izan da arratsaldean Azpeitian. Arcelor (lehen Marcial Ucin zena) enpresako bi transformadoretako batek su hartu du 17:50ean.

 

»» Erantzunak: 15 (Uztarria.eus...)

Goiko kaleko etxebizitza bateko azken pisuan sua izan da

Uztarria.eus | 2003-06-13 : 12:06 | Herria

Goiko kaleko etxebizitza bateko azken pisuak su hartu du goizeko 11:30ak aldera. Sua hasi eta berehala gerturatu dira bertara suhiltzaileak eta lerro hauek idazteko orduan sua itzaltzeko lanean ari dira hauek.

 

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Gimnasiako eta aerobikeko ikastaroak egongo dira uztailean eta irailean

uztarria | 2003-06-12 : 16:06 | Kirolak

Kirol patronatuaren ikasturtea amaitzear dago. Hala ere, uztailean eta irailean aerobikeko eta gimnasiako kurtso bereziak antolatu dira. Izena emateko epea ekainaren 16an bukatzen da.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Sanjuandegin Ludoteka berria ireki dute

uztarria | 2003-06-11 : 19:06 | Herria

Astelehenenan ireki zuten Sanjuandegiko Ludoteka, lehen Aitonena bi egoen lekuan. Lehen Hezkuntzako haurrentzat egonga da irekia, aste egun eta aste bukaeretan.

 

Bereziartua-Jon eta Iribarren- Olazarrek jokatuko dute Hasiberrientzako IV. Erremonte Txapelketako finala

uztarria | 2003-06-11 : 18:06 | Kirolak

Hasiberrientzako IV. Erremonte Txapelketa bukaerara iristen ari da. Ostiralean jokatuko dute finala Bereziartua-Jon eta Iribar-Olazarrek.

»» Erantzunak: 2 (Uztarria.eus)

Gizartekintzak bulego berria du Azpeitiko Udaletxean

uztarria | 2003-06-11 : 18:06 | Udala

Azpeitiako Gizartekintzak bulego berria du. Udaletxeko bigarren pisuan dago gela berria, lehen bezala, baina beste aldean. Udaletxeko bigarren sarreratik igotzen zen gelara lehen, orain berriz, sarrera nagusitik.

Azkoitia eta Azpeitia lehiatuko dira herri arteko eskupilota txapelketako finalerdietan

uztarria | 2003-06-11 : 18:06 | Kirolak

Azpeitak Bergaran lortu zuen finalaurrekoetarako txartela, kadeteetan eta jubeniletan garaipena lortu ostean.

»» Erantzunak: 1 (Uztarria.eus)

Ekaineko Uztarria herri aldizkaria kalean da

uztarria | 2003-06-11 : 16:06 | Taldeak

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatu zen herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara. Banaketa lehengo astean egin zen, eta banatutako zenbakia ekainekoa zen. Beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Jadanik, bi aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Pilota Eguna 2003 Frontoi Txikin ospatuko da ekainaren 14ean

Ikasberri pilota elkartea | 2003-06-10 : 11:06 | Kirolak

Ikasberri pilota elkarteak Pilota Eguna 2003 antolatuko du ekainaren 14rako. Egun horrek, antolatzen ari den txapelketa desberdinatako finalak izango ditu ardatz.

Soreasu ixildu egin digute!

Maite Garmendia | 2003-06-09 : 21:06 | Iritzia

Astean hirutan bere ateak ireki eta mila historio eder, ez hain eder, eta nahiko txar ere pantailaratzen zizkigun aretoa, ilunpetan dago.

»» Erantzunak: 5 (Uztarria.eus)

Noiz arte horrela?

Igor Aramendi, Ioseba Galarraga eta Mikel Ruiz de Argandoña | 2003-06-09 : 20:06 | Iritzia

Dakizuenez, Azpeitiko Udalak etxebizitza arloan proiektu bat darama aurrera. Bertan, udalak sustatutako 75 etxebizitza ziren zozketatzekoak, teorian. Hori jakinik, azpeitiar jende andanak eman genuen izena zozketan parte hartzeko, 500etik gora hain zuzen.

»» Erantzunak: 12 (mini, Uztarria.eus...)

Larunbatean ospatu zen Egunkaria eguna

Uztarria.eus | 2003-06-09 : 19:06 | Euskara

Egunkariaren Aldeko Azpeitiko Batzordekoek egun polita antolatu zuten pasa den larunbatean. Azpeitiar ugari bildu zen Egunkariaren aldeko eguna ospatzera

 

Aurkeztu da ‘Zezenketen eta herri kirolen historiaren 100 urte’ liburua

Uztarria.eus | 2003-06-09 : 18:06 | Herria

Zezen plazaren mendeurrenean Zezenketen eta herri-kirolen historiaren 100 urte liburua aurkeztu da. Atzo izan zen ekitaldia udaletxean, liburuaren egileak eta Jose Mari Bastida, Azpeitiko alkatea, eta Jabier Beobide, Festetako batzordeburua, egon ziren. Aurkezpenaren ostean zezen plaza aurrean estatuaren inagurazioa egin zuten.

 

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Udal sustapeneko etxeak

Azpeitiar gazte bat | 2003-06-09 : 14:06 | Iritzia

Udal sustapeneko zenbat etxe eta nolakoak azkenean?

»» Erantzunak: 3 (Uztarria.eus)

Emaitzak: 25240 | Orriak: 1 2 3 4 ... 1223 1224 1225 1226 1227 1228 1229 1230 ... 1259 1260 1261 1262